Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 iraila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Mentoring Bilbao: Zuk ere parte hartzea gustatuko litzaiguke

Zure negozioa honako egoera hauetakoren batean al dago: hausnarketa estrategikoa, eraldaketa edo aldaketa-prozesua?
mentoring bilbao

Zure negozioa honako egoera hauetakoren batean al dago: hausnarketa estrategikoa, eraldaketa edo aldaketa-prozesua?

Epe luzerako ikuspegia falta zaizu eta erabakiak hobeto hartu nahi dituzu?

Bakarrik sentitu al zara zure negozioaren etorkizunerako oso garrantzitsuak diren erabakiak hartzeko unean?

Zure negozioa honako egoera hauetakoren batean al dago: hausnarketa estrategikoa, eraldaketa edo aldaketa-prozesua?

Epe luzerako ikuspegia falta zaizu eta erabakiak hobeto hartu nahi dituzu?

Bakarrik sentitu al zara zure negozioaren etorkizunerako oso garrantzitsuak diren erabakiak hartzeko unean?

Egoera horietan, ziur asko, asko eskertuko zenuke zure alboan pertsona bat izatea, entzuteaz gain, aurrera egiteko aukerarik onenak erakutsiko dizkizun eskarmentudun norbait.


Mentoringak lagunduko dizu!

Eskarmentudun mentoreak aurretik bizi izan zuen zu orain bizitzen ari zarena, eta geldiarazten zaituzten arazoei aurre egin izan die; hori dela eta, bera da ziurgabetasun egoera batean edo zure negozioa zuk nahi duzun bezala ez doanean aholkuak emateko pertsonarik aproposena.

Dagoeneko hamar edizio daramatzagu Bilboko enpresei eta saltokiei Mentoring Bilbao Programarekin laguntzen, zeinaren bitartez zure jarduera aberastu nahi dugun. Horretarako, mentore altruista baten laguntza izango duzu, eta zure gidaria izango da. Haren ikuspegia, ikuspuntu berria, erreferentziak eta esperientzia izango dituzu eskura.

Hauexek dira azken edizioetako bideoak ikusteko estekak:

https://youtu.be/j6u85Jn8LVk

https://www.youtube.com/watch?v=Bg2iIBjzmlw

https://www.youtube.com/watch?v=9jAkJKsuHRE&feature=youtu.be

https://youtu.be/vX-PmXaWymo


Zer da mentoringa?

Mentoring programarekin zure jarduera aberastu nahi dugu. Horretarako, mentore altruista baten laguntza izango duzu, eta zure gidaria izango da. Haren ikuspegia, ikuspuntu berria, erreferentziak eta esperientzia arrakastatsua izango dituzu eskura.

Mentoreak bere denbora inbertituko du, ezagutza partekatuko du eta ahalegina egingo du hartzaileak ikuspegi berriak eduki ditzan, pentsatzeko modua aberastu dezan eta pertsona zein profesional gisa gaitasunak gara ditzan.


Zer lor dezaket?

  • Ikastea eta esperientzia arin eskuratzea.
  • Egoerak hainbat ikuspegitatik aztertzea eta hobeto oinarritzen diren erabakiak hartzea.
  • Ikuspegi estrategikoa garatzea negozioa ezartzeko orduan, bai eta ikuspegiak ugaritzea eta pentsatzeko moduak aberastea ere.
  • Negozioa ezartzeko eta gero kudeatu zein garatzeko gaitasunak eta trebeziak garatzea.
  • Ikasteko prozesua zuzentzea.

 

Faseak

  1. Mentoreen laguntza jasotzen dutenek mentoarearen laguntzarekin landu nahi duten proiektu bat definituko dute.
  2. Prestakuntza-tailerrak antolatuko dira mentorizatuei mentoring-proiektu bana diseinatzen laguntzeko.
  3. Mentoringaren bikoteak konfidentzialtasun-hitzarmen bat sinatuko du, eta programak irauten duen zortzi hilabeteetan 8-10 bilera egiteko konpromisoa hartuko du.
  4. Aldian-aldian, bilerak egingo dira Bilbao Ekintzako teknikariekin; mentoring-taldeko bilerak antolatuko dira bizipenak partekatzeko eta banakako bilerak programa amaitzerakoan, horrela emaitzak ebaluatzeko.


Nola har dezaket parte?

Pertsonak hautatzeko, elkarrizketa labur bat egingo da informazio gehiago eskuratzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, pymes@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera idatzi edo harremanetarako telefono hauetara deitu: 94 420 53 50 / 51

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak