Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 Azaroa, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Zure ideien bultzada Euskadin: badatoz Emprendedor XXI sariak!

Enpresa gazte berritzailea bazara eta anbizioa eta ahalmena badituzu, hauxe da zure saria. Parte hartu abenduaren 4a baino lehen!
emprendedor xxi euskadi

Euskadiko enpresa berritzailei bultzada emateko badatoz Emprendedor XXI sariak!
Enpresa gazte berritzailea bazara eta anbizioa eta ahalmena badituzu, hauxe da zure saria. Parte hartu abenduaren 4a baino lehen!

 

  • Emprendedor XXI Sariak CaixaBank erakundeak enpresa teknologiko eta inbertsoreentzako DayOne zerbitzuaren bitartez bultzatzen duen ekimena da. Zerbitzu horrek hazteko ahalmenik handieneko enpresa gazteak identifikatu eta aintzatestea eta haiei laguntzea du helburu.

 

  • Sariak Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak ere ematen ditu, Empresa Nacional de Innovación, SAren (ENISA) bitartez Espainian, eta BPI Bankuaren bitartez Portugalen. Emprendedor XXI – Euskadi Saria Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatzen du, SPRIren bitartez.

 

Caixabankek, DayOnen bidez, enpresa eteknologiko eta bere inbertitzaileetan espezializatutako duen dibisioa, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Enisaren bidez, Emprendedor Sarien XXI deialdia ireki dute, hazteko ahalmen handia duten enpresa berritzaile gazteak garatzen laguntzeko helburua duen ekimena. Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren Enpresa-Garapenerako Agentziak (SPRI) ere parte hartzen du erakunde antolatzaile gisa.

2007an sortu zenetik, sari hauek lurraldean finkatutako aitortza lortu dute eta erreferentziazkoa Espainiako startup-entzat, eta 2018tik aurrera Portugalen ere bai. Aurreko edizioan, Euskadiko enpresa irabazlea BioTech Foods enpresa donostiarra izan zen, 55 parte-hartzaileren artean hautatua.

Abenduaren 4ra arte, parte hartu nahi duten enpresek, www.emprendedorXXI.es webgunearen bidez aurkez dezakete bere hautagaitza. Sariak hiru urte baino gutxiagoko jarduera duten Espainiako eta Portugalgo enpresa berritzaileei zuzenduta daude.

Edizio honetan, AgroFood (nekazaritzako elikagaien industria), Health (osasuna), Senior (adineko jendearentzako zerbitzuak), Mobility (mugikortasun-irtenbideak), PropTech (higiezinen sektorerako zerbitzuak) eta Impact (gizarte-inpaktuko proiektuak) sektoreetako enpresa onenak sarituko dira, 15.000 euroko diru-saria jasoko dutenak.

Sariek CaixaBanken sektore horietako bakoitzean espezializatutako dibisioen laguntza izango dute. AgroBank (nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien sektorea), CaixaBank Family Senior (hirugarren adinekoentzako produktuak eta finantza-zerbitzuak), CaixaBank Payments & Consumer (kontsumorako ordainbideak eta finantzaketa) eta MicroBank (CaixaBanken banku soziala).

Gainera, Enisak ekintzailetza berritzailera bideratutako bere finantzaketa eskuratzeko aukera emango die Sari hauetan parte hartzen duten guztiei, parte-hartzaile maileguaren bidez, bere finantzaketa ildo desberdinekin. Gazte ekintzaileak, Ekintzaileak eta Hazkuntza. 2019 urtean, aurrekontua 98,5 milioi eurokoa da guztira, eta 600 enpresa-proiektu baino gehiagori emango die laguntza; Hau dena, 214,2 milioi euroko inbertsio induzitua ekarriko du.

 

Silicon Valley eta Cambridgera bidaiak

Sari ekonomikoaz gain, bi kategorietako (sektoriala eta lurraldekoa) irabazleek eta kategoria sektorialeko finalistek nazioarteko laguntza programa bat eskuratu ahal izango dute. Programa horrek, profilaren arabera, Silicon Valley eramango du Esadek antolatutako programa batean parte hartzera Singularity Universityrekin edo Cambridgeko Unibertsitatea (Erresuma Batua), laguntzari esker, non Ignite Fast Track startupentzako enpresa-hazkundeari buruzko nazioarteko ikastaro ospetzua irakasten da.

Era berean, deialdiak nazioarteko erakundeen laguntza eta lankidetza du, hala nola Israelgo enbaxada edo Portugalgo Agência Nacional da Inovaçao, zeinek, BFK Awards-en bidez, berrikuntzari eskeinitako accesit bat emango dio Portugalgo start-up bati.

 

 

caixabank

CaixaBank Espainiako banku gutxikarien artean liderra da, bezero gehien dituena. Balantze egonkorra eta mende bateko kultura eta baloreak ditu.

Bere negozio eredua espezializazioan oinarritzen da, segmentu bakoitzera egokitutako balorezko proposamenarekin. CaixaBankek banku berezi bezala ezaguna izatea nahi du, gizartearekin arduratsua den bere banku-eredua dela eta. Zerbitzuen kalitate altua, mugikortasuna, digitalizazioa, berritzeko gaitasuna, finantza sendoak eta hurkotasuna ditu lehentasun.


logo enisa
Enisa

finantza-euskarria ematen die euren ekintzaitzetza berritzaileko proiektuak bultzatu nahi dituzten enpresa ertain eta txikiei. Enpresa-proiektu bideragarriak sustatzen ditu diru-iturriak ugaritzen lagun dezakeemn finantza alternatiba baten bidez. Bestelako aukera bat da, balizko inbertsio-iturri publiko eta pribatuen aurrean.

Enisa Industriaren Zuzendaritza Orokorraren eta Enpresa Txiki eta Ertainaren menpeko entitatea da, Industria, Komertzio eta Turismoko Ministerioaren barne dagoena.

.


grupo spri

SPRI Eusko Jaurlaritzaren Enpresa-Garapenerako Agentzia da, Ekonomia-Garapena eta Azpiegituren Sailari dagokiona.

Haren helburua zenbait programa eta zerbitzuren bidez euskal enpresei euskarria eta bultzada ematea da, Eusko Jaurlaritzaren politikak erabiliz herrialdeko enpresa-sareari laguntzeko.

SPRI Taldearen bidez, euskal enpresek ekin, finantzatu, berritu, teknologia berriak ezarri, industria-zorua behatu, nazioartekotu eta Basque Industry 4.0 Industria Berrira sartzeko beharrezko prozesua aurrera eraman dezakete. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren agindupean, SPRIk erbesteko inbertsioak erakarri eta errazteko egitekoa du Invest in the Basque Country zerbitzuaren bidez.

Bere Komunikazio Kanalen bidez, -SPRI.eus, informazio-aldizkariak eta sare sozialak-, SPRI Taldeak euskal enpresentzako erreferentzia erabilgarri eta garrantzitsu izan nahi du

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak