Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 urria, 2018 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Bilbon da mikrofinantzen inguruko Europako ekitaldirik garrantzitsuena

Mikrokredituak 25.000 €-ra bitarteko maileguak direla eta kapital garrantzitsua dutela ekintzaileak, negozio txikiak eta finkatze-fasean aurkitzen diren enpresak gizarteratzeko eta haien finantzarako.
Microfinanzas Euskadi

Gizarte Ekonomiako Foro Globalaren laugarren edizioa amaitzen den egun berean, Bilbon hasiko da, baita ere, mikrofinantzei buruzko Europako ekitaldirik garrantzitsuena, Microfinance Center (MFC);  gainera, urteko biltzarra egingo du  European Microfinance Network-ekin (EMN) batera, urriaren 3tik 5era bitartean.

Gaztenpresak babestutako topaketaren helburua da erakunde mikrofinantzarioek teknologia berriak ahalik eta gehien nola erabili eta aprobetxa ditzaketen aztertzea eta ikertzea, ekintzaileei, enpresa berriei eta enpresa sozialei aukera baliotsuagoak eta lehiakorragoak emateko.

Gogoratu mikrokredituak 25.000 €-ra bitarteko maileguak direla eta kapital garrantzitsua dutela ekintzaileak, negozio txikiak eta finkatze-fasean aurkitzen diren enpresak gizarteratzeko eta haien finantzarako. Mailegu horiek, LABORAL Kutxaren kasuan, esate baterako, Europako Inbertsio Funtsaren (EIF) abala dutenez, eskatzaileak baldintza bereziki onuragarriak aplikatzea lor dezake, prezioan nahiz eskatutako bermeetan.

Testuinguru horretan, MCFk sektoreko profesionalak eta adituak bilduko ditu harremanak egin eta esperientziak trukatze aldera hitzaldiaren izenburuaren inguruan:  “Pertsonak eta iraultza digitala: gure eginkizun sozialean aurrera egitea teknologiaren bitartez”.

Horrez gain, programa zabala prestatu da digitalizazioaren etorkizunari buruzko gai ugarirekin. Hori dela-eta, Europa osoko 600 parte-hartzaile baino gehiago biltzea espero da aurten Bilbon egingo den biltzarrean.

Etorkizunerako aliantza arrakastatsuen bila bazabiltza, biltzarrarekin bat egin behar duzu.
Begiratu bat eman web guneari informazio gehiago lortzearren.

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak