Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 12 urtarrila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Isabel Liébana, Tellmewow: “Gure jokoak 50 milioi pertsonek baino gehiagok deskargatu dituzte”

"Gure jokoak gehienbat Estatu Batuetan, Brasilen, Mexikon, Frantzian, Alemanian, Indian eta Japonen deskargatzen dira, besteak beste..."
tellmewow team

Tellmewow’ proiektu zoragarriak diseinatzeko pasio handia duen gazte talde batek osatzen du. “Geure lana maite dugu”, eta euren partetik ahal duten guztia egiten dute kalitate handiko eduki digitalak garatu eta eskaintzeko: “Joko eta aplikazio errazak sortzen ditugu, adineko jendeak entretenitzeko eta gogamenaren hondatzea atzeratzeko”.

Isabel Liébanak diosku dispositibo mugikorretarako aplikazio eta jokoen garapenaren azterketa egin dutela eduki errazak eta pertsona guztientzako eskuragarriak direnak sortzeko: “Hasieratik fokoa jarri dugu bereziki adineko jendeari zuzendutako proiektuetan”. Tellmewow CEBEK EMPRENDE 2020 Sariaren finalisten artean dago, eta berriki enpresa-erakunde bat sortu du Bizkaian.

 

Isabel, konta iezaguzu nola bururatu zitzaizuen ideia hau.

Ezer baino lehen, zahartze aktiboaren hazkundea antzeman genuen; osasun fisiko eta mentalarekiko kezkak gero eta denbora gehiago hartzen du. Bestalde, adineko jendearentzat denbora pasatzeko eduki digitalen eskaintza urria zela frogatu genuen; hortaz, bi beharrizan hauek elkartu eta balore erreala eskainiko zuen proiektua sortzea erabaki genuen. Hala sortu zen ‘Senior Games’.

 

Ekimen honek laguntza esanguratsua eta eskerron handia lortu du.

Alde batetik gure jokoak deskargatu dituzten 50 milioi pasa pertsonak daude! Gainera, jokalariengandik balorazio onak jaso ditugu; osasun munduko hainbat profesionalek ere sarri idazten digute gure proiektuagatik zoriontzeko eta ideiak iradokitzeko, gure jokoak euren tratamendu eta kontsultetan erabili ohi baitituzte. Proiektua neuropsikologian adituak diren ‘Biocruces’-eko azterlariekin elkarlanean garatu dugu.

Gainera, berriki Bizkaiko Foru Aldundiak ‘ON Bizkaia Creativa Saria’ eskaini digute lehenago eginiko Senior Games proiektuagatik.

 

Beste herrialde batzuetan dagoen negozio-aktibitatea da.

Bai, honelako proiektuak intersgarriak dira mundu osoko pertsonentzat. Izan ere, gure jokoak gehienbat Estatu Batuetan, Brasilen, Mexikon, Frantzian, Alemanian, Indian eta Japonen deskargatzen dira, besteak beste.

 

Zuen enpresak zer eskaintzen dio adineko jendeari?

Hasieratik argi izan genuen geure helburua joko eta aplikazio oso erabilterrazak eratzea dela, adineko jendeak entretenitzeko eta gogamenaren hondatzea ahalik eta gehien atzeratzeko helburuaz.

Gure jokoen bidez, adineko jendeak dibertitzeko eta sozializatzeko modu erraza aurkitzen du, gogamena aktibo mantentzen duten bitartean.

 

Adineko pertsonen kopurua egunero hazten da; hortaz, zuen negozioa ere hazi egingo da.

Adineko jendearen kopuru hazkorragatik baino, osasuna eta aisiaren bidez bizi-kalitatea izateko nahia hazi delako. Bideo-jokoak gazteei erlazionatu izan da beti, baina ikuskera hau aldatuz doa eta egunero gero eta pertsona gehiago interesatzen dira honelako edukiez, bereziki dispositibo mugikorren bidez sar daitezkeelako.

 

Nolako eboluzioa izan du zuen aktibitateak martxan jartzerakoan?

Gure jatorrizko ideia jokoen alderdi ludikotik haratago joatea zen, onarpen zientifikoa lor zezakeen proiektu bihurtzeko helburua genuen. Momentu honetan, onarpen hau lortzeko lan egiten ari gara. Hain zuzen ere, pertsonen gogamenaren egoera aztertzeko lanabesak sortzeko eta, ondorioz, osasunean diharduten profesionalek pazienteei diagnostiko hobeak egin diezazkien.

 

Tellmewow-ren webgunea soilik ingelesez ageri da!

Gure bezeroen %95a baino gehiago mundu osoko atzerriko herrialdeetakoak direnez, komunikazioa ingelesez egitea erabaki genuen, baina etorkizunean hizkuntza gehiago gehitzeko aukera dago.

 

Nola lortzen dituzue bezeroak? Nola komunikatzen zarete haiekin?

Mugikorren aplikazioak direnez, erabiltzaileak lortzeko ahalegin guztia ‘Google Play Store’, ‘App Store’ eta aspalditik ‘Huawei App Gallery’ bezalako plataformen bidez egiten da. Dispositibo mugikorra duen orok gure jokoak dohainik deskarga ditzake, balorazioak partekatu nahiz euren komentarioak guri bidali.

 

Amaitzeko, CEBEK Emprenderen ‘kafea ala tea’ ereduko ohiko galderak:

Zer gosarirekin hasten duzue egun ekintzailea?
Egia esan, nahiago ditut Cola-Cao eta tostadak. Baina laranja-zuku on batekin bada, askoz hobe!

Zuen lanerako mahaira baldin bagoaz, zer topatuko dugu bertan?
Ordenagailua, smatphone-a, tablet-a eta eginbeharrak eta ideiak apuntatzeko liburuxka.


info+:
www.tellmewow.com

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak