Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 uztaila, 2020 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Igo zure proiektua, finkatu lortu nahi duzun zenbatekoa eta hasi finantziazio-erronda. Oso erraza!

Baduzu proiekturik buruan, baina ez dakizu nola finantzatu? Crowdfunding Bizkaia aurkezten dizugu:
crowdfunding bizkaia

Baduzu proiekturik buruan, baina ez dakizu nola finantzatu?
Crowdfunding Bizkaia aurkezten dizugu:

Badakigu zein zaila izan daitekeen proiektu bat hutsetik abiaraztea. Denbora luzea hura nola zabaldu pentsatzen, dirua nola lortu bueltaka… Azkenean, zure negozio-ideia bigarren mailan gera daiteke. Horregatik, Crowdfunding Bizkaia finantziazio errondek kezkak kentzen eta behin betiko bultzada ematen lagunduko dizute.

Baldintzak? Zure proiektua berritzailea izatea edo gizartean eragina izatea eta Bizkaian kokatzea. Hala bada, aurrera! Erregistratu zaitezke. Zurekin harremanetan jarriko dira proiektuari bideragarritasun-azterketa bat egiteko eta, dena behar bezala badago, ez duzu zertan plataformara igo, Crowdfunding Bizkaiak egiten du zuregatik. Finantzaketa-erronda hasten denean, inbertsioak jasoko dira 50 egunez, zure helburua lortzeko.

Eta Crowdfunding-a ez bazaizu egokitzen, ez kezkatu, finantzaketa lortzeko beste modu batzuk ere badaude. Adibidez, BEAZek laguntzak izaten ditu. Une honetan, Bizkaia Sortzailea programa dago irekita, sormen-industriako enpresentzat, edo Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza programa. Deialdien gainean beti eguneratuta egotea gomendatzen dizugu.

Crowdfunding Bizkaiaren blogean ere aurki ditzakezu finantzaketarako beste aukera batzuk eta ekintzailetza-aholkuak. Aurkitu aukerarik onena zuretzat eta ez amore eman!

Informazio gehiago:

Nola igo proiektua Crowdfunding Bizkaiara?  –  Ohiko galderak

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak