Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urria, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Hiru euskal startup, European Data Incubator-en bigarren fasera

Las startups accederán a mentorización, infraestructura técnica y herramientas, formación en big data y apoyo personalizado para el desarrollo de su idea de negocio.

 

Bigda Solutions, LIS Solutions eta Zylk enpresek lau hilabeteko inkubazio-programa batean parte hartuko dute

 

28 herrialdetako 120 hautagairen artean, Europako 16 startup iritsi dira European Data Incubator-en bigarren fasera. Big datan oinarritutako soluzio berriak sustatzen dituen ekimen bat da EDI. Hautatutakoen artean, hiru euskal enpresa daude: Arabako Bigda Solutions eta LIS Solutions, eta Bizkaiko Zylk Industry. Startup guztiek jaso dute SPRIren laguntza.

 

EDI Europako inkubazio-programa bat da, startupei aukera ematen diena enpresa handiek proposatutako beharrei erantzungo dieten proiektu berritzaileak garatzeko. Arlo askotako erronkak daude, dela industriako ekoizpen-lerroen kudeaketan, dela efizientzia energetikoan, dela hiriko trafikoaren segurtasun-hobekuntzan, baina denek dute ezaugarri datu-kantitate handien kudeaketa.

 

LIS Solutions diziplina anitzeko aholkularitza bat da, datuen analisian oinarrituta logistika optimizatzera bideratua; Bigda Solutions startupak, bere aldetik, Big datako eta adimen artifizialeko proiektuak garatzen ditu energiaren ekoizpen eta kontsumoaren alorreko prozesuak optimizatzeko. Azkenik, Zylk Industry dugu. Aditua da 4.0 industriarako big datan oinarritutako kode irekiko soluzioak garatzen. Hiru euskal enpresek parte hartuko dute Nafarroako Volkswagen-ek proposatutako erronkari soluzioak bilatzen.

 

Bigarren fasea, Experiment izenekoa, 4 hilabeteko inkubaldia izango da. Denbora horretan, 16 startupek aukera izango dute aholkularitza eskuratzeko, azpiegitura teknikoa eta tresnak lortzeko, big datako heziketa jasotzeko eta haien negozio-ideia garatzeko laguntza pertsonalizatua izateko. Proiektu bakoitzak 80.000 euroko finantziazioa jasoko du gehienez, eta prozesuaren amaierarako gutxieneko produktu bideragarri bat izatea da helburua.

 

Hirugarren fasea, Evolve, datorren urteko martxoa eta apirila bitartean egingo da. Azken etapa honetan, startupei erraztasunak emango zaizkie inbertsio-aukerak lortzeko eta beste enpresa batzuekin lankidetzan aritzeko. Programaren lehen edizioa da hau. Deustuko Unibertsitateak koordinatu du, eta Europako Batzordeak finantzatu, 7,7 milioi eurorekin. European Data Incubator programa Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren parte da, eta hiru urteko iraupena izango du.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak