Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 otsaila, 2020
Goierri Beheko Industrialdeak hasiera eman die Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko lanei, 2,57 milioi euroko inbertsioarekin

Lazkaoko Kanpandegi Industrialdeko egingo diren pabilioien irudikapen integratua.

Martxan jarri dira 43.587 m²ko eremu baten garapen urbanistikoko lanak, 12.000 m²ko okupazioa eta 19.500 m² eraikigarri izango dituzten hiru partzela industrial prestatzeko.

 

 Goierri Beheko Industrialdea S.A.k (partaide dituena Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako SPRI Taldeko Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Goierri eskualdeko udalak) iragan abenduan hasi zituen Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko lanak.

 

Urbanizazio proiektu berri hori etorkizuneko Kanpandegi Industrialdea izango da eta 43.587 m²ko eremu batean egingo da, asmoa delarik hiru partzela industrial atontzea 12.000 m²ko okupazioa eta 19.500 m² eraikigarri (hainbat altueratan) izango dituztenak.  Goierri Beheko Industrialdea, S.A.k 2,57 milioi eurotan esleitu zituen Kanpandegiko urbanizazio-lanak, eta aurreikusten da 13 hilabetetan gauzatuko direla, zehazki hurrengo urteko urtarrilean.

 

Kanpandegiko 21.1 urbanizazio-proiektua 2014an hasi zen lehen exekuzio-fasearekin, zeinetan egin ziren Zubierrekarako zubiko egokitze-lanak eta biribilgune bat ibilgailuei sarbidea emateko etorkizuneko Industrialdera. Lehen fase horri esker hobeto antolatzen da trafikoa Lazkao, Beasain eta Ataun lotzen dituen errepidean, eta jarraipena eman zaio bidegorriari Lazkaotik aurrera.

 

Kanpandegin, bi solairu edo altueratako eraikinak egingo dira, eta errepide perimetral batek zuzeneko sarbidea emango du nabeetara. 21.1 partzelak 3.000 m²ko okupazio azalera izango du, eta 6.000 m²ko azalera eraikigarria. 21.2 partzelak, berriz, 4.500 m²ko okupazioa eta eraikigarritasuna izango ditu, eta 21.3 partzelak, 4.500 m²ko okupazio azalera duenak, 9.000m² aprobetxagarri izango ditu bi altueratan. Hau da, guztira 19.500 m² eraikigarri etorkizunean nabe modularrak eraiki ahal izateko, enpresa interesdunen azalera-beharren arabera.

 

Industria-eremua urbanizatzeko fase berri honetan lur mugimendu handiak saihestu nahi dira, eta, beraz, ingurumen eta garapen iraunkorreko irizpideei jarraituz, beheko aldea induskatzean aterako diren lurrekin bete egingo dira goiko aldea urbanizatzeko behar diren espazioak. Kanpandegi Industrialdeak 12.788 m²ko espazio libreak eta gune berdeak izango ditu eremu osoaren ertzetik doan ubidearen inguruan, ezpondetan eta errepideetako nahiz biribilgune nagusiko espazio libreetan. Berdeguneetan eta Agauntza ibaian bertako espezie eta landareak landatuko dira, ingurunea bisualki eta paisajistikoki integratzeko.

 

Ibilgailuen industrialderako sarbideak bi norabide izango ditu, eta oinezkoentzako bideak eremua inguratzen duten errepideekin paraleloan joango dira. Era berean, Lazkaoko herritik abiatu eta sarrerako biribilgunetik pasatzen den bidegorriari jarraipena emango zaio industrialderako urbanizazio-lanen barruan, bizikletei bidea irekiz pabilioietaraino.

 

Kanpandegik azpiegitura-zerbitzu hauek izango ditu: ura eta gasa banatzeko sarea, lurpeko energia elektrikoa erregistro independenteekin, telekomunikazio-sarea, ur beltzen eta euri-uren saneamendu bereizlea, pabiloien fatxadetan eta bide-sarearen trazaduraren azpian instalatutako kolektoreekin, eta led teknologiako argiteria publikoa.

 

 

Industriaraldearen urbanizazio-fasea amaitu ondoren, sozietateak aukera izango luke enpresa interesdunei 4.500m²-ko partzela eraikigarri bat eskaintzeko, eta, ondoren, gainerako bi partzeletan eraikinak egiteko.

 

Goierrin sustatutako enpresa-guneak


KOKAPENA: Inbertsioa (M €) m² gordinak Lursail m² Pabilioi m² Bulego m² Enpresak Lanpostuak
Lazkao

4,77

63.695 31.958 12.419 19

310

Lazkao-2. fasea

5,50

62.874

Ordizia-Mallutz

3,96

32.611 15.097 577 22

195

Zegama-Intxausti

4,59

28.610 11.444 9

103

GUZTIZKOAK

18,85

187.790 31.958 38.961 577 50

608


Exekuzio lanetan – 2020


Lazkao-Kanpandegi

3,075

43.587 12.000

19.500

Azpiegiturak 6 uztaila, 2020
Sprilur Taldeak BIM teknologia aplikatzen du bere proiektuen gauzatze-prozesuan

Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea laster hasiko da 8 pabilioi berri eraikitzen Zamudioko Pinoa...Leer más

Azpiegiturak 18 ekaina, 2020
Elkarrizketa Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) presidente Tamara Yagüeri

  Metalaren FVEM patronalak bere 127 urteko historia osoan presidentetzat daukan lehen...Leer más

Azpiegiturak 16 ekaina, 2020
Sprilur-ek Azucarera Eraikineko klimatizazio-sistema berritu du energia geotermikoa erabiliz

Beharrezko kontsumo osoaren % 30 geotermia bidez sortuko da, hau da, lurrazaletik 200 metroko...Leer más

Azpiegiturak 3 ekaina, 2020
Sprilur-ek berriro ekin die Covid-19a agertu aurretik hasitako proiektuetako obrei

Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa),...Leer más

Habic covid

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?