Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Azaroa, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi Start up UP Euskadi

Gernu-analisiak etxetik irten gabe egiteko sistema bat asmatu du S-Therek

Bayer G4A-ren azeleragailuak hautatu du euskal startupa

 

Bayer G4A-ren azeleragailuak hautatu du euskal startupa

 

Gernu-probak komunean bertan egiten dituen gailu bat; horra S-There startuparen ideiaren mamia. Massachusetts Institute of Technologyk eta mVisionek antolatuta 2016an Bilbon egin zen hackatoian hasi ziren ideia hori lantzen; eta startup hori da Bayerren azeleragailuak 1.800 hautagai baino gehiagoren artean duela gutxi hautatu dituen seietako bat.

 

Honela funtzionatzen du sistemak: gailu bat sartzen da komunean, eta aplikazio mugikor batez kontrolatzen da. Mugikorraren bidez, automatikoki aktibatzen da komunean sartutako gailua, eta, gernua aztertuta, odolaren, glukosaren, proteinen eta hidratazioaren maila detektatzen du, bai eta gernu-infekzioak eta gernu-fluxua ere. “Konturatu ginen leku ezin egokiagoa dela komuna analisi ez-inbaditzaileak egiteko gaixotasun kronikoak dituztenei (diabetesa, giltzurrunetako edo bihotzeko gaitzak)”, azaldu du startup honetako kimikari eta sortzaileetako bat den Eider Zabaletak.

 

Aplikaziora bidaltzen dira emaitzak; hark aztertzen ditu datuak, eta informazio erabilgarri eta ulergarri gisara azaltzen. Hartara, jarraipen pertsonala egin daiteke, eta emaitzak medikuarekin partekatu. “Egunero ematen dizkiogu erabiltzaileari bere osasunari buruzko datuak, etxean bertan, eguneroko bizimodua egiten jarraitu dezan gaixotasuna hobeto monitorizatuta”, adierazi du Zabaletak.

 

2016ko hackatoiaren ondoren, MITen berrikuntza biomedikoko programa batean parte hartzeko hautatu zuten S-There, eta han jarraitu zuten beren ideia garatzen, enpresa-proiektu bihurtzeko. Startup honen hurrengo urrats handia hau izan da: Bayerren Grants4Apps Accelerator programan sartzea. Osasunaren alorreko proiektu berritzaileetarako azeleragailu ospetsua da aipatutako programa. 50.000 euroko finantziazioa eman dio startupari, eta Bayerren Berlingo bulegoetan hiru hilabeteko egonaldia egiteko aukera, zenbait aditu eta mentoreren laguntzarekin.

 

Orain, komertzializatzeko behar dituen doiketak ari da egiten S-Thereko taldea, eta gailuaren baliozkotze klinikoa lortzeko estrategia lantzen. Osasun-arloko hornitzaileei dago zuzendua produktua. Berlingo egonaldiaren ondoren, Bilbon kokatzeko asmoa du startup honek, eta 2021ean merkaturatzekoa bere lehen produktua.

 

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak