Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 iraila, 2019
Garaia parke teknologikoak “Garaia-Lan” aurkezten du: hezkuntzak, ekintzailetzak eta enpresa bat egiteko gunea

 

GARAIA-LAN aspaldi honetan egindako apustu garrantzitsuaren ondorioetako bat da, Arrasateko Parke Teknologikoa hezkuntzaren eta enpresaren arteko lankidetzarako gune izateko

 

Garaia Parke Teknologikoa ekintzailetza, giza eta gizarte balio argiak dituen proiektua da. Barne lankidetza eta berrikuntza bultzatzeko topagune bihurtzeko helburuarekin sortu zen.

GARAIA-LAN proiektuak hiru helburu garbi ditu. Alde batetik, enpresen lehiakortasuna handitzea, denboran zehar iraunkorrak izan daitezen; beste alde batetik, inguruneko jarduera ekonomikoa dibertsifikatzen lagunduko duten sektoreetan enpresa berriak sortzea; eta, azkenik, kalitatezko enplegu iraunkorra sortzea, etorkizunak ‒dagoeneko orainaldi bihurtua‒ mahai gainean jarri dituen joera eta eskaera berrietara egokituz.

Helburu horiek lortzeko, GARAIA-LAN jarri dugu martxan, coworking eta lankidetza proiektu bat, non elkarrekin egongo diren unibertsitateko ikasleak (MU-MGEP), Parke Teknologikoan dauden enpresak eta kanpotik datozen baina inguruko enpresekin lankidetzan diharduten bestelako profesional batzuk.

Garaia-Lan espazio fisiko bat baino askoz ere gehiago da. Ezagutza partekatzeko gunea da, loturak sortzekoa, ekosistema aberats eta garapen etengabekoa eratzeko gunea, non ahalik eta etekin handiena aterako zaien inguruko enpresen arteko sinergiei, kanpotik datozenei eta unibertsitatetik ateratzen den talentuari.

394 m2 dituen langune berri hau irekita, Garaiak indartu egingo du hezkuntza eta enpresa biak sistema bakar batean uztartzearen alde egindako apustua. Gune eroso eta atsegin batean enpresa jardueraren bat gauzatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak bilduko dituen espazioa izango da. Aparkalekuan, auto elektrikoak kargatzeko puntuak izango dira, bai eta bizikletak aparkatzeko guneak ere, eta proiekzio ekipamenduz hornitutako bi bilera gela, office bat eta atseden gune bat… Gune berri honek 38 coworkerrentzat izango du tokia, nola enpresak, hala unibertsitateko kideak.

Garaia Lan

GARAIAn, Coworking-a lan egiteko modu berritzailetzat hartzen dugu, espazio fisiko bat partekatzen duten sektore eta diziplina desberdinetako pertsonekin,  non proiektuen arteko lankidetza sustatzen baita, baliabideak eta ideiak konektatuz.

Lanerako gune erreal bat, oso azpiegitura lehiakor batekin, berrikuntzaren erdigune geografikoan, Debagoieneko enpresa garapen teknologikoarekin, unean uneko enpresa eta profesionalik kualifikatuenez inguratuta, ekintzaletzan aritzeko eta enpresa proiektuak garatu ahal izateko.

Espazioak aukera ematen du beste profesional eta enpresa sektore batzuekin lan dinamika eta harreman baliagarriak garatzeko, ikasteko behar diren baliabide tekniko eta humano guztiekin, ekintzailetzan eta esperientzian oinarrituta.

wake up eus
Ekintzailetza 3 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Novia Salcedo empleo
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

imh webinars
Ekintzailetza 1 uztaila, 2020
Ekintzailetzaren sustapena Industria eta Hezkuntza esparruan

Webinar honetan ekintzailetza industriala nola sustatu dezakegun aztertuko dugu, bereziki hezkuntza...Leer más

ETE berritzaileen finantzaketari buruzko jardunaldia

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak ETEen berrikuntza-, ekintzailetza- edo...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?