Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
27 martxoa, 2019

Galiziako Carballo Kontzejuko enpresak Euskadira etorri dira euskal enpresa-guneen kudeaketa-eredua ezagutzera

El polígono Bildosola obtuvo la certificacion Q de Calidad en 2018

Carballoko Enpresarien Elkarteko eta Kontzejuko ordezkariak Euskadira etorri dira, berau delako kalitatezko ziurtagiridun enpresa-gune gehien biltzen dituen Estatuko autonomi erkidegoa.

 
Galiziako Carballo Kontzejuko ordezkaritza instituzional bat eta Enpresarien Elkarteko ordezkari bi lan-bisita batean etorri dira Euskadira, lehen eskutik ezagutzeko Kalitatezko Q ziurtagiridun enpresa-guneen kudeaketa arloko esperientzia.

 
Euskadi da goi-mailako kalitatezko ziurtagiridun enpresa-gune gehien biltzen dituen Estatuko autonomi erkidegoa: 3 Bizkaian (Okamika-Gizaburuaga, Bildosola-Artea, Torrelarragoiti-Zamudio) eta 2 Gipuzkoan (Zuatzu-Donostia, Argixao-Zumarraga). 2019-2021 urtealdiari begira, Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek 10 industrialderi eman nahi diete kudeaketako Q Kalitate ziurtagiria.

 
Euskadira eginiko bisitaldian, Galiziako ordezkariek aukera izan dute Sprilur-eko (Euskadiko enpresa-guneen eta industrialdeen kudeaketako sozietate publikoa) eta Industrialdeak Programako arduradunekin elkartzeko Arteako Bildosola poligonoan, Kalitatezko Q ziurtagiria eskuratu zuen lehenengo poligono publikoan.

 
Euskadiko enpresa-guneetan aplikatu diren jardunbide egokiak eta kudeaketa ereduak erreferente bat dira Estatu mailan, horregatik bisita honen helburua da ereduak batzea hasiera emateko Carballoko industrialdeko kalitate-zigilua eskuratzeko tramitazioari, zeinetan lanean ari baitira Carballoko Enpresarien Elkartea eta Carballoko Kontzejuko Ekonomi Sustapen Saila.

 
Espainiako Industrialdeen Koordinakundeak (CEPE) AENORekin elkarlanean abiarazi zuen enpresa-gune eta poligonoetarako Europako lehenengo kalitate-marka, helburutzat hartuz lurraldeen lehiakortasuna emendatzea hobekuntzak eginaz enpresa-guneen kudeaketan. Ziurtagiria lortzeko, enpresa-gune eta poligonoek beren kokalekuko exekuzio eta zerbitzu arloko eta esparru ekonomiko eta sozialeko ekarpenei buruzko 170 baldintza inguru bete behar dituzte.

Azpiegiturak 25 otsaila, 2020
Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 13,82 milioi euro inbertituko ditu Irungo eta Oarsoaldeko hiru industria-gune berroneratzeko

Erabiltzen ez diren 21.000 m²ko bi industria-lursail berroneratu eta balioan jarriko dira Irunen,...Leer más

Azpiegiturak 10 otsaila, 2020
Go Mobility hitzaldi programa Europara zabaldu da

  Etorkizuneko mugikortasunaren azoka Ficoban egingo da, Irunen, martxoaren 11n eta...Leer más

Azpiegiturak 5 otsaila, 2020
Goierri Beheko Industrialdeak hasiera eman die Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko lanei, 2,57 milioi euroko inbertsioarekin

Martxan jarri dira 43.587 m²ko eremu baten garapen urbanistikoko lanak, 12.000 m²ko okupazioa eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?