Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 maiatza, 2018
Gaizka Urrestik aurkezten du “Arizmendiarrieta. El Hombre Cooperativo”

Gonbidatu asko eta euskal erakundeetako ordezkari ugari izan ditu aldamenean Gaizka Urresti zuzendari eta ekoizleak “Arizmendiarrieta. El Hombre Cooperativo” pelikula-dokumentalaren lehen proiekzio publikoetan.

Gonbidatu asko eta euskal erakundeetako ordezkari ugari izan ditu aldamenean Gaizka Urresti zuzendari eta ekoizleak “Arizmendiarrieta. El Hombre Cooperativo” pelikula-dokumentalaren lehen proiekzio publikoetan.

Ikus-entzunezko lan bat da, bere bitartez ezagutzera emateko nor zen Aita Arizmendiarrieta, mundu osoan erreferentziazkoa den ekintzaile soziala, Mondragon Korporazioaren sortzailea, eta Euskadin mugimendu kooperatibista bultzatu zuena.

 

Gaizka Urresti (Portugalete, 1967) zuzendari, ekoizle eta Goya sari baten irabazleak 2013an ekin zion proiektu honi. Dokumentazio lan sakona egin zuen lehenbizi, elkarrizketak eginaz Arizmendarrieta ezagutu zuten edo harekin lan egin zuten pertsonekin. Hala, luzemetraiak Mondragon Korporazioaren sortzaileari buruzko ikuspegi pertsonala ematen du. Gaizkak dokumental independente bat egin du, non protagonistaren bizitzako kapituluak errepasatzen baititu, abiapuntutzat harturik Goi-mailako Eskola Politeknikoa edota Fagor kooperatiba martxan jartzeko prozesuetan berarekin kolaboratu zuten pertsonen lekukotzak. Horrez gain, orobat erabili ditu inoiz argitaratu gabeko birsorkuntza animatuak eta artxiboko ikus-entzunezko materialak.

Urrestiren ustez, “Arizmendarrieta erreferente humano eta sozial bat da, eta arrasto esanguratsua utzi du gaur egun Euskadiz dugun kontzeptuan…”. Dokumentalaren prestakuntzan, zuzendariak bere generoko beste ekintzaile eta berritzaile handi batekin kolaboratu du, Kepa Junkera musikariarekin, zeinak bere lehen jatorrizko soinu banda egin baitu zinemarako.

Arrasate eta Bilboko aurre-estreinaldien ostean, pelikula areto komertzialetan estreinatuko da Gasteizen (Florida), Donostian (Trueba), Portugaleten (Dock Ballonti) eta Iruñean (Golem).

 

Arizmendarrietak munduko lehen talde kooperatibista sortu zuen

1915eko apirilaren 22an jaioa Markinan (Bizkaia), José María Arizmendiarrieta apaiz ordenatu zen 1941ean eta Arrasateko parrokia batera bidali zuten. Arrasate gerraoste mingarri batean murgilduta zegoen, eta lan baldintzak izugarri zailak ziren. Udalerri hartantxe garatu zuen bere apaiz jarduna, baina apaiz jardunaz gain, herriko hainbat gazteren laguntzarekin, oinarriak ezarri zituen mugimendu kooperatibista berreskuratzeko eskualdean, eta Ekintzailetza Sozialeko proiektu berezi bat sortu zuen, mundu osoan aurrekaririk ez zuena.

Martxan jarri eta hirurogei urte geroago, Euskadiko enpresa talde garrantzitsuena da Mondragon Korporazioa. Gaur egun 70.000 langiletik gora ditu askotariko arloetan diharduten 268 enpresa eta kooperatibatan. Taldearen barruan daude enpresa aski ezagun zenbait, besteak beste Fagor, Eroski, Orona, Orbea, Lagun Aro, Maier, Mondragon Unibertsitatea edota Caja Laboral-Laboral Kutxa, eta baita ere ekintzaileak eta startup berritzaileak, Korporazioak etorkizunerako egin duen apustu sendoaren erakusgarri. Munduko kooperatiba talde handiena da, 150 herrialdetan egiten du lan, eta bere enpresa-filosofia nazioartean ikertzen eta aplikatzen da.

 

info+: www.elhombrecooperativo.com

info+: www.arizmendiarrietafundazioa.org

 

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?