Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 maiatza, 2018 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Startupek zabalik dute epea B-Venture ekitaldian izena emateko

B-Venture topaketa, ipar zonako startupak finantzatzeko ekitaldi handiena, leiho ireki bat da zure negozio-ideia bikaina errealitate bihurtzeko, finantzaketa lortzeko, enpresari ikusgarritasuna emateko edota bezeroak lortzeko.
b-startup

B-Venture topaketa, ipar zonako startupak finantzatzeko ekitaldi handiena, leiho ireki bat da zure negozio-ideia bikaina errealitate bihurtzeko, finantzaketa lortzeko, enpresari ikusgarritasuna emateko edota bezeroak lortzeko. Hori guztia eta askoz gehiago, datorren urriaren 16 eta 17an Bilboko Euskalduna Jauregian.

Eusko Jaurlaritzak eta bere Garapen Agentziak (SPRI) babesten dute ekitaldi hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin batera, eta beste erakunde eta instituzio publiko zein pribatu batzuen laguntzarekin.

B-Venture 2018 ekitaldiak abantaila asko eskainiko dizkie startup eta enpresa parte-hartzaileei:

  • B-Venture finantzaketa kongresuak eta EL CORREO egunkariak ematen duten ikusgarritasuna.
  • Bide zuzena prestakuntza-programa osotu batean parte hartzeko. Lau aste hainbat kontzeptu garrantzitsu ikasteko, hala nola, finantzak, metrikak eta analitikak, pitchinga eta alderdi legalak, eta abar.
  • Startuparen edo enpresaren stand propioa izateko aukera ekitaldiaren erakusketa-gunean.
  • Pitching jardunaldi batean parte hartzeko aukera inbertitzaileen aurrean, tailerrak, networking-a, hitzaldiak eta B2B saioak.

 

IZEN-EMATEAK

Dagoeneko zabalik dago epea zure startupa B-Venture 2018 ekitaldiaren hurrengo edizioan inskribatzeko. Bilboko ekintzailetza eta finantzaketa kongresu honen webgunean egin dezakezu eta 2018ko ekainaren 15a da izen-ematea formalizatzeko azken eguna.

Hauek dira eman beharreko urratsak:

  • Bete izen-emate formularioa (kontuaren datuak eta enpresaren datuak).
  • Bete proiektuaren fitxa (deskargatu hemen).
  • Sartu curriculuma.

 

B-VENTURE DATU ETA ZENBAKI ESANGURATSUTAN

2017an, B-Venture ekitaldiaren bigarren edizioan, 35 startup bildu ziren, eta eurak izan ziren ekitaldiko protagonista garrantzitsuenak. Antolatzaileek aukeratutako 24 proiektuez gain, ekitaldira bildu ziren baita ere Metxa proiektu-azeleragailuak Euskalduna Jauregira eramandako lau ekimen,  Deustuko Unibertsitatetik etorritako lau proiektu eta Zitek programako hiru egitasmo. Zitek programak ekintzailetza sustatzen du Bizkaian, Euskal Herriko Unibertsitatearen barruan.

Horregatik guztiagatik, B-Venture ekitaldia erreferentziazko puntu bat da negozio eredurako konexioak eta loturak egiteko, finantzaketa lortzeko, eta baita ere proiektu ekintzaileak eta startupak nazioartekotzeko, aukera ematen baitu talentuarekin harremanetan jartzeko eta kasu arrakastatsuei ikusgarritasuna emateko.

Inbertitzaile garrantzitsuz osatutako talde bat azaldu zen ekitaldira (besteak beste, Metxa, Adara, Seayaventures, Startuxplore, Join Capital, Idodiventurecapital, Big Ban, Booster Ventures, Antai Venture Builder, Emprendiza, Knowledge Investors eta Faraday Venture Partnerse), lehen eskutik eta arretaz entzuteko proiektu berritzaileak aurkeztu zituzten ekintzaileei, etorkizunean aliantza oparoak sortzeko asmoz.

Lehen bi edizioetan 200dik gora proiektuk eta 50 inbertsio funts baino gehiagok parte hartu dute B-Venture ekitaldian, eta horri esker, 2 milioi eurotik gora inbertitu dira startupetan.

 

info+: https://goo.gl/JJTr4X

 

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak