Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 Azaroa, 2020 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Naru Intelligence Adimen Artifizialeko startup-ak 1 milioi euroko inbertsio-erronda itxi du

Mondragón Fondo de Promoción FCR, ORZA, INNVIERTE eta ULMA konpainian sartu dira. Biomedikuntzarako adimen artifizialeko sistemetan espezializatua dago Naru Intelligence.
Naru Intelligent

Naru Intelligence-k itxi berri duen milioi bat euroko kapital-handitzearen bidez, Step produktua merkaturatzeko prozesua bizkortu eta haren aplikazioa eritasun berrietara egokitu nahi da. Naru Intelligence enpresan sartzen diren firma berriek, biomedikuntzarako Adimen Artifizialeko sistemetan espezializatua dagoen Donostiako startup-aren garapena bultzatu nahi dute, gaixo bakoitzaren tratamendua pertsonalizatu eta emaitzak hobetzeko.

Naru Intelligence-n osasun-zerbitzuen emaitzak hobetzeko eta ikerketa kliniko eta farmazeutikoak bizkortzeko, ikaskuntza automatikoko teknologiak garatzen dituzte.

Maider Alberich eta Eider Sanchezek sortu zuten 2017an, bai Eusko-Jaurlaritza / SPRI, Gipuzkoako Foru Aldundia eta BIC Gipuzkoaren babesarekin, Ekintzaile/Txekintek programaren barruan, eta baita Donostiako Sustapenaren babesarekin Ekin+ programaren barruan. Helburua, modu pertsonalizatu batean, gaixoen bizi-kalitatea eta -itxaropena hobetzea da, sistemak gaixotasun bera duten pazienteei ematen dien tratamendutik ikasiz.

Step Naru Intelligence-n lehen produktua da, minbizia eta beste gaixotasun kroniko batzuk eragin ditzaketen gertaera larrien aurkako gailu adimentsua. Pazientearen jarraipenean oinarrituta dago, tratamenduko emaitzak eta beraien bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Step herritar guztien datuak aztertzen dituzten adimen artifizialeko tresnetan oinarritzen da, paziente guztiengandik ikasiz. Helburua, mediku, ospitale eta industria farmazeutikoari erabakiak hobeki hartzen laguntzea da.

Step gailu medikoak eskaintzen duen kalitate, datu pribatutasun eta segurtasun bermeek, bezero indartsuen interesa piztu dute: bai ospitale eta osasun-sistema publikoek, baita talde pribatuek, zein mundu errealeko datuen azterketarako (Real World Data) irtenbide digitalen alde egiten ari diren farmazia-laborategi handiek.

Gaur egun, enpresak 1M euroko kapital-gehikuntza egin du, Clave Capital-ek gestionatutako Mondragón Fondo de Promoción FCR, ORZA, ULMA eta CDTIko INNVIERTE-rekin. Inbertsioa produktuak merkaturatu, taldea sendotu eta produktua eritasun berrietara egokitzeko asmoarekin burutu da.

Naru Intelligence-k sortu zenetik babes eta laguntza ezberdinak jaso ditu, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, BIC Gipuzkoaren, Biozientziak Gipuzkoa Fundazioaren eta Donostiako Sustapenaren aldetik, besteak beste. Bestalde, 2018az geroztik Basque Fondo Naru Intelligence-ko partaide da eta 2019an, Pfizer Fundazioak Angels4Innovation programaren bidez sustatutako startup gisa hautatu zuten. Horretaz gain, hainbat sari jaso ditu, esaterako: Enpresa Berritzaile Gazteari DonostiaINN 2019 Saria edo Toribio Echevarriaren Nazioartekotze 2019 Saria.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak