Albisteak 16 Marzo, 2018

Easo Ventures, Euskadiko lehenengo Venture Capital sozietate pribatua

Euskadiko hainbat enpresak eta enpresarik bat egin dute Easo Ventures sortzeko, Arrisku Kapitaleko Gipuzkoako lehenengo sozietate pribatua.
-

Euskadiko hainbat enpresak eta enpresarik bat egin dute Easo Ventures sortzeko, Arrisku Kapitaleko Gipuzkoako lehenengo sozietate pribatua. Erakunde horrek 20 milioi euroko zuzkidura du datozen lau urteetan mota guztietako enpresetan inbertitzeko, baina hazkunde potentzial handiko euskal ETEetan zentratuko da batik bat.

Gipuzkoan inbertsio-industria indartsu bat sortzeko lehen urratsa da Easo Ventures. Bere helburua da ETEei eta startupei laguntzea hazten, garatzen eta ezartzen, deslokalizatzeko edo atzerriko funtsen menpe egoteko arriskurik gabe, horixe baita munduko herrialde lehiakorrenek egiten dutena.

Easo Ventures konpainiak lortu du dagoeneko hainbat inbertitzaile publiko eta pribaturen konpromisoa Arrisku Kapitaleko Sozietate horretan parte hartzeko. Nahiz eta ekimena guztiz pribatua den, laguntza jasotzen du Eusko Jaurlaritzatik (SPRIk kudeatzen duen Basque FCR Arrisku Kapitaleko Funtsaren bitartez) eta Gipuzkoako Foru Aldunditik. Erakunde biak bat etorri dira hasieratik Easo Ventures konpainiaren helburuekin eta bere estrategiarekin, hau da, apustu egin dute gure gizartearen etorkizuna markatzen duten industria-sarea eta sektore gorakorrak garatu, erakarri eta finkatzeko.

Eusko Jaurlaritzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, Easo Ventures konpainiak inbertsioak jasoko ditu Itzarri funtsetik (Euskadiko administrazio orokorraren BGAEa) eta Bankoa Crédit Agricole bankutik, proiektu hori bikain txertatzen baita erakunde horren Plan Estrategiko berrian, zeinak are gehiago indartzen baitu bankuaren izateko arrazoia.

Erakunde horiez gain, 70 inbertitzaile pribatuk ere parte hartuko dute ekimen horretan, besteak beste Euskadiko enpresa industrialek eta hainbat euskal familiak. Hasierako helburua zen Fond-ICO funtsari laguntza eskatzea atzemandako inbertsioak osatzeko, baina ekimenak hain harrera ona izan du inbertitzaileen artean, ezen laguntza hori eskatu gabe ere osatuko baita inbertsio erronda.

“Funts pribatu honetan inbertitzea erabaki dutenek badute talentuzko eta esperientziazko kapitala, gainera, inbertsio hori bertakoa da, eta apustu irmoa egin da bultzada bat emateko etorkizuneko bidea urratuko dutenei. Eta hori albiste paregabea da gure gizartearentzat”

adierazi du Pedro Muñoz-Barojak, Easo Ventures sozietateko bozeramaileak.

Inbertsiorako ibilgailu berri honek bultzatzaile ugari dauzka, besteak beste, hauek: BerriUp, Euskadiko lehen startup azeleragailu pribatua (Donostia); Norgestion, Espainia osoan bat-egite eta erosketa operazioetan esperientzia handia duen aholkularitza donostiarra; Inveready, 2017an Espainiako Venture Capital kudeatzaile onena Espainiako Arrisku Kapitaleko Elkartearen (ASCRI) arabera; eta José Poza, MásMóvil enpresako presidenteordea. Talde bultzatzaile horrekin batera arituko da lanean Juan Mari Ochoa, Fineco aholkularitzako inbertsio-analista historikoa.

Easo Ventures sozietateak Andbank España erakundearen laguntza du, zeinak presentzia baitu Gipuzkoan eta Euskadin duela 50 urte baino gehiagotik. Andbank bankuko zuzendari Enrique Elolaren arabera, “akordio honek ateak irekiko ditu Gipuzkoako ekonomia bultzatzeko, bai tokian tokiko enpresa-sarea sendotuz eta bai beste leku batzuetako talentua erakarriz.

Sozietate berri horrek inbertsioak egingo ditu 50 enpresa baino gehiagotan, kasu batzuetan beren hasierako faseetan eta beste batzuetan ondorengo hedapen-prozesuan. Helburua da enpresei laguntzea hazkunde estrategikoko plan bat prestatzen eta finantzaketa gehigarria eta laguntza profesionala bilatzen. Hau da, inbertsioaz gain, Easo Ventures sozietateak laguntza profesionala eskainiko du, Euskadiko lehen mailako enpresariz eta zuzendaritza-karguz osatutako tutore-sare baten bidez.

Arrisku Kapitaleko Sozietate berri horrek helburutzat du baita ere beste ibilgailu batzuen sorrera sustatzea eta Euskadiko finantza eta gizarte arloetako eragileak animatzea finantzaketa-plaza aktibo bat sortzera, bere bitartez gizarte- eta enpresa-sare bat taxutzeko eta beronen hazkunde ekonomikoa lortzeko.

 

+info: www.easoventures.com

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritza  Industria  Plan  berriaren  sozializazio-prozesua  egiten  ari  da,  eta  Ekonomia  eta  Gizarte  Arazoetarako  Batzordean  aurkeztu  du

Eusko Jaurlaritza Industria Plan berriaren sozializazio-prozesua egiten ari da, eta Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean aurkeztu du

“Industria Plan berria dokumentu bizia da, ekarpenei irekia. Hori dela eta, sozializazio-prozesua abiatu dugu hainbat gizarte-, ekonomia- eta enpresa-eragilerekin, plana haien ekarpenekin aberasteko eta proiektu eraldatzaileak sortzeko” adierazi du Jauregik

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
26/06/2025 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Ekintzaile+ laguntzen deialdia argitaratu du, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 29ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

BASQUEFIK,  aktore  irekia,  kolaboratiboa  eta  ekosistema  ekonomiko  eta  instituzionalarekin  lerrokatua  bizitzako  lehen  urtean
20/06/2025 Finantziazioa

BASQUEFIK, aktore irekia, kolaboratiboa eta ekosistema ekonomiko eta instituzionalarekin lerrokatua bizitzako lehen urtean

Euskadiko Finantza eta Inbertsio Klusterrak 2025-2028 Plan Estrategikoa aurkeztu du Batzar Nagusian

Berrikuntzako  200  aditu  europarrek  hartu  dute  parte  EBN  (European  Business  and  Innovation  Centre  Network)  Kongresuan
18/06/2025 Ekintzailetza

Berrikuntzako 200 aditu europarrek hartu dute parte EBN (European Business and Innovation Centre Network) Kongresuan

Ekainaren 18, 19 eta 20an izango den hitzorduak Euskadi ekintzailetza berritzailearen europar erdigune bihurtuko du, eta Ezkerraldeko erreferente den Ilgner inkubagailuaren 25. urteurrena ospatuko du. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Energia Trantsizioko sailburuorde Irantzu Allendek parte hartu du.

Industriari  aplikatutako  30  soluzio  teknologiko  aurkeztuko  ditu  Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  Demo  Day  jardunaldian,  uztailaren  3an
16/06/2025 Up Euskadi

Industriari aplikatutako 30 soluzio teknologiko aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak BINDen Demo Day jardunaldian, uztailaren 3an

Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioan ospatuko da Eusko Jaurlaritzaten eta SPRI taldearen BINDen Demo Day 9. edizioan eta 20 startupek Euskadiko ETE eta korporazio liderrekin batera garatutako berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte.

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

Multiverse  Computing  enpresak  Euskadi  Europako  erreferente  gisa  sendotu  du  software  kuantikoan  eta  adimen  artifizialean

Multiverse Computing enpresak Euskadi Europako erreferente gisa sendotu du software kuantikoan eta adimen artifizialean

Eusko Jaurlaritzak hasieratik babestu du Multiverse Computing, eta horrek euskarri instituzionala piztu du. Horri esker, eta proiektuaren ahalmenari gehituta, Euskadiko zein nazioarteko inbertitzaileak erakarri ditu inbertsio-errondara, eta 189 milioi eurorekin itxi du

Eusko  Jaurlaritzak  ‘Industria  Plana  –  Euskadi  2030’  aurkeztu  du

Eusko Jaurlaritzak ‘Industria Plana – Euskadi 2030’ aurkeztu du

“Industria indartsua eta lehiakorra garatzen jarraitu behar dugu, eta hori ezinbesteko baldintza da Herrialde gisa eta ongizatean hazteko”, azpimarratu du Imanol Pradalesek

ComexSoftek  erabaki  estrategikoak  hartzen  laguntzen  die  elikagaien  retail  sektoreko  enpresei
12/06/2025 Ekintzailetza

ComexSoftek erabaki estrategikoak hartzen laguntzen die elikagaien retail sektoreko enpresei

Aginte-panel interaktibo baten bidez, fabrikatzaileei eta banatzaileei produktuen salmenten analisia, merkatuen araberako fakturazioa eta produktua hainbat merkatutara egokitzeko potentziala monitorizatzeko aukera ematen die

Ironchip  enpresak  nazioartean  hedatzea  azkartzea  helburu  duen  1,5  milioi  euroko  eragiketa  amaitu  du
09/06/2025 Finantziazioa

Ironchip enpresak nazioartean hedatzea azkartzea helburu duen 1,5 milioi euroko eragiketa amaitu du

Sabadell Venture Capitalek zuzendutako eragiketa horrek equity-a eta zorra uztartzen ditu, eta enpresari aukera emango dio merkataritza-hazkundea indartzeko, baita zibersegurtasunean eta pasahitzik gabeko autentifikazioan erreferente gisa duen posizioa finkatzeko ere

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.