Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 ekaina, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

BerriUp Club-ek finantzazio-erronda bat bultzatuko du Beseif-entzat

BerriUp azeleratzaileak ‘Crosdequity’ formatuan egindako ‘BerriUp Club’-en lehenengo operazioa da
berriup beseif

Beseif partikularren arteko ordainketa eta bidalketetarako plataforma da, BerriUpek azeleratutakoa. Finantzazio-erronda bat bultzatu du ‘BerriUp Club’ berriaren bidez. ‘Easo Ventures’ arrisku kapitaleko fondoaren laguntzaz hasi zen, errondaren %50a osatuz. Helburua konpainiaren negozio planean aurreikusitako 300.000€ak lortzea da; diru kopuru hau negozioaren hazkuntzara zuzenduko da.

Beseif partikularren arteko ordainketa eta bidalketetarako plataforma da, BerriUpek azeleratutakoa. Finantzazio-erronda bat bultzatu du ‘BerriUp Club’ berriaren bidez. ‘Easo Ventures’ arrisku kapitaleko fondoaren laguntzaz hasi zen, errondaren %50a osatuz. Helburua konpainiaren negozio planean aurreikusitako 300.000 euroak lortzea da; diru kopuru hau negozioaren hazkuntzara zuzenduko da.

Startupak azeleratzen dituen BerriUp eta finantzaketa partehartzailerako ‘Startupxplore’ plataformaren arteko elkarlanaren ondorioz BerriUp Club espazioa sortu ahal izan da, inbertsore txikiek hazkunderako potentzial handia duten proiektuetan inbertitzeko.

“BerriUp Club inbertsoreen klub digitala da, BerriUpen eboluzio naturalari jarraituz sortua, sarritan kolaboratzaileen sareak azeleratzaileen sareak laguntzen baititu. Klubaren bidez bi helburu betetzen dira: finantzaziorako lanabes gehigarriaz hornitzea startupen hazkuntza ahalbidetzeko, eta aholkulari kolaboratzaileen partehartzea kapitalaren zabalkuntzarako operazioetarako.

 

Beseif-ek segurtasuna eskaintzen du bigarren eskuko eragiketetan

Beseif izan da kluba estreinatu duen enpresa. Partikularren arteko salerosketan espezializaturiko ordainketa eta bidalketa-sistema honi esker, erabiltzaileek beste pertsona batzuei saldu eta erosteko erraztasun eta segurtasun handiagoa dute. Startup honen helburua bigarren eskuko salerosketetan dauden merkatuko iruzurrak saihestea da, egunero ezusteko eta ezbehar ugari izaten baita.

Horretarako, Beseif eragiketaren prozesu osoaz arduratzen da: operazioko dirua gordailu seguru batean babeste du eta dirua jaso, bidali eta itzultzeaz arduratzen da, behar baldin bada. Erosleak jasotakoa zuzena dela egiaztatzean, ordainketa egiten zaio saltzaileari.

 

2 milioi euro inguru online bidezko eragiketetan

2018an sortu zenetik, Beseifek 2 milioi euro inguru kudeatu ditu salerosketa-operazioetan, eta salerosketarako hamar bat plataformatan bere teknologia barneratzea lortu du: “Oso pozik gaude Beseif merkatuan onartua izanaz. Produktua kaleratu genuenetik, marketinean egindako inbertsioa eta ahalegin komertziala oso eskasa izan da. Hala eta guztiz ere, urtero aurreko urteko zifrak bikoiztea lortu dugu” azaldu digu fintech-en fundatzaileetarikoa den Silvia Romerok.

Datozen urteetan zehar konpainia negozioaren eredua azeleratzen ahaleginduko da. Errondako fondoak erabiltzaileak erakartzera eta intereseko akordio berriak izatera zuzenduko da.

 

Hazten ari den merkatua

Pandemiak eragindako ekonomia-krisiak bigarren eskuko merkatuaren salmentak areagotu ditu. Izen handiko ‘Boston Consulting Group’ enpresak berriki egindako azterketa baten arabera, sektoreak urtero %20ko hazkundea izan dezake datozen bost urteotan.

Erosteko ziorik handiena aurreztea izan arren, gero eta kontsumitzaile gehiagok salerosten dituzte bigarren eskuko produktuak, ingurugiroarekiko kontsumo arduratsuagoa bultzatzeko asmoz. Hortaz, hazkunde handia izango du ekonomia honek epe laburrera begira.

 

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak