Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 Azaroa, 2020
Berri Up hazkuntza prozesuan dabiltzan proiektuak aurkezten dituzten taldeen bila dabil bere 12. deialdian.

Azeleratzaile donostiarrak bere azelerazio programaren 12. deialdia ireki du, garapen-prozesuan dauden eta hazteko proiekzioa duten enpresa-proiektuen bila.
BerriUp XII Convocatoria

BerriUp-ek startup-en azeleraziorako bere programaren 12. deialdia martxan jarri du, proiektu berrien bila. Azelerazio-programak 50.000 euro emango dizkio hautatutako proposamen bakoitzari, startuparen %10a eta lau hilabeteko jarraigo pertsonalizatuaren truke.

16 astean zehar, aukeraturiko taldeek banan-banako azelerazio-programan parte hartzen dute. Aurten formatu mixtoa izan du: parte bat ez presentziala, eta bestea Donostia eta Bilbon dituzten guneetan. Aste hauetako helburua negozio-ereduaren onestean lan egitea da, negozioa bideragarria dela eta merkatuan bere lekua duela frogatuz. Proiektu bakoitzari aholkulari adituak esleitzen zaizkio, hauek ekintzaileei aholkatzeko hainbat esparrutan eta modu egokituan prozesu osoan zehar.

Euskal azeleratzaile honek ekimen berritzaileak nahi ditu, euren ideia egia bihurtzeko lanean ari diren talde lehiatsuak; haien jatorria, enpresa-sektorea eta ekintza-gunea gora behera.

“Gure 12. deialdia ireki dugu coronavirusak eragindako mundu mailako krisiaren testuinguruan sortu diren proiektuei laguntzeko gogoz. Geure esperientziatik dakigu ekintzaileek arazoak aukera bihurtzen dituztela, eta erronka berrien aurrean konponbide berritzaileak eskaintzen dituztela. Honegatik zabaldu dugu izen-ematea, balio handiko proposamenak jasoko ditugulakoan, eta ekintzaile guztiei euren ideiak aurkezteko deia egiten diegu” dio BerriUp-en zuzendariak, Patricia Casadok.

Deialdia azaroaren 6an hasiko da et 2020ko abenduaren 14ra arte egongo da zabalik webguneko galdetegia. Jarraian epaimahai batek jasotako proposamen guztiak baloratuko ditu, eta irabazleak hautatzeko finala 2021eko otsailean izango da.


BerriUpi buruz:
2015ean sortua, BerriUp Euskal Herriko lehenengo azeleratzaile pribatua izan zen. Gaur egun 40 aholkulari eta 28 enpresa baino gehiagok partehartu dute azelerazio-programan, Donostiako Zuatzu Parkeko egoitzan. Informazio gehiagorako: www.berriup.com

Up Euskadi
Ekintzailetza 4 abendua, 2020
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Azaroaren 30tik, Abenduaren 4rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

savvy data systems
Ekintzailetza 3 abendua, 2020
SAVVY DATA SYSTEMS: “Industria gara, datuei etekina ateratzen diegu, negozioa sortzen dugu…”

Savvy Data Systems, Syslan deituriko software-injinerutza baten barruko prozesu ekintzaile gisa...Leer más

Biodonosti
Ekintzailetza 2 abendua, 2020
Biodonostiak eta Donostiako Udalak osasun-arloko berrikuntza eta ekintzailetza-konpromisoa berritu dute

Bi erakundeek hitzarmen bat izenpetu dute, Donostia Sustapenaren bitartez, biozientzia eta osasun...Leer más

epowerlabs
Ekintzailetza 1 abendua, 2020
200.000 euroko inbertsioa Easo Ventures-ek burututako EPowerlabs-entzat

EPowerlabs, Gipuzkoan indartzen ari den injinerutza elektronikoa da. Mugikortasun elektrikoa eta...Leer más

CEBEK elur
Ekintzailetza 30 Azaroa, 2020
ELUR: Mendian pertsonak erreskate eta aurkitzeko lanetan laguntzen duen dispositiboa

ELUR, mendian pertsonak erreskate eta aurkitzeko lanetan laguntzen duen dispositiboa da, eta gaur...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?