Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 iraila, 2021
Etorkizuneko mugikortasuna aldatzea helburu duten, lau euskal proiektu iritsi dira MUBIL Mobility Awards sarien finalera

Epaimahaiak sei finalista aukeratu ditu: Gipuzkoako bi proiektu, Bizkaiko beste bi, Madrilgo bat eta Kataluniako bat.
Mubil Awards

MUBIL Mobility Awards ekimenak dagoeneko aukeratu ditu etorkizuneko mugikortasuna aldatzea helburu duten sei proiektuak. Finalistak Estatuko eta Europako zenbait enpresek bultzatutako 28 proposamenen artean aukeratuak izan dira. Horietako lau Euskadikoak dira (bi gipuzkoar eta beste bi bizkaitar), bat Madrilgoa eta bestea Bartzelonakoa.

 

Hautatutako ekimenek lantzen dituzten arloen artean, honako hauek azpimarra daitezke: gidatze automatizatua probatzeko simulazio-plataformak, kargatzeko estazio mugikor bat, errepideen egoera automatikoki ikuskatzeko sistemak eta % 100 elektrikoa eta adimenduna den motozikleta bat.

Hautaketa-prozesu horren ondoren, bi proiektu irabazleak irailaren 20an aukeratuko dituzte Tabakaleran (Donostia), eta streaming bidez jarraitu ahal izango da ekitaldia hainbat hizkuntzatan. Sari-banaketa saioa Antonella Broglia gizarte-berrikuntzaren arloko nazioarteko erreferenteak zuzenduko du.

Bi irabazleek 35.000 euro banatuko dituzte (25.000 euro lehenengoarentzat eta 10.000 bigarrenarentzat) eta, urtebetez, nazioartean erreferentziazkoa den MUBIL ekosisteman parte hartzeak eskaintzen dituen aukerak baliatu ahal izango dituzte mugikortasun adimendun eta jasangarriko proiektuak garatzeko. Izan ere, ekimen honen laguntzaile dira CAF, Irizar e-mobility, Petronor eta Iberdrola bezalako enpresak.

 

Finalistak

Donostiako Ecomagnet enpresa da finalistetako bat. Motor elektriko zaharkituen materialak berreskuratu eta prozesatzea du helburu, lur arraroak erauzi eta motor elektriko berriak sortu ahal izateko. Donostiako beste ekimen batek ere lortu du finalera iristea: Proven izenekoak, alegia. Ibilgailu autonomoen garapena arintzeko datuak baliozkotzeko plataforma bat garatzen ari dira.

Bestalde, bi enpresa bizkaitar ere aukeratuak izan dira. Batetik, Asimob enpresak errepideen ikuskapen automatizatuko sistema bat garatu nahi du, bidearen ikuspen-mailaren eta egoeraren baldintzak sistematikoki egiaztatzeko; eta bestetik, Ox Riders izenekoa % 100 elektrikoa eta adimenduna den motozikleta bat fabrikatzeko prozesuan dago.

Bartzelonako BiaPower-Grid ere azken fasera heldu da, ibilgailu elektrikoen karga optimizatzeko software plataforma baten garapenean oinarritutako proiektuarekin. Eta, azkenik, Madrilgo Wattson Smart Charging ere sailkatu da, zeina biltegiratze-sistema garraiagarri batean oinarritutako kargatzeko estazio mugikor bat sortzeko proiektu batekin lehiatzen ari den.

 

Sari banaketa ekitaldia

Finalistek euren proiektuak defendatu eta irabazleak erabakitzeko ekitaldia irailaren 20an izango da, 16:30ean, Donostiako Tabakalera eraikinean. Gainera, streaming bidez jarraitu ahal izango da, hainbat hizkuntzatan, eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak parte hartuko du ekitaldian.

Gipuzkoako Foru Aldundia da MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Iraunkorreko Zentroaren bultzatzaile nagusia. Gainera, laguntzaile dira BIC Gipuzkoa | Grupo SPRI, Gipuzkoako Bazkundea, Indar, IBIL, Innoenergy eta Urban Mobility Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT), CIDETEC, Euskadiko Energia Klusterra, MLC ITS Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra, eta baita aipatutako CAF, Irizar e-mobility, Petronor eta Iberdrola ere.

Sari banaketarako izen ematea

Mubil Awards

Up Euskadi Wake Up
Ekintzailetza 17 iraila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Irailaren 13tik, 17rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

BEAZ keiretsu financiación
Startupei inbertsio-txandetan gaikuntza ematea, Beazen zerbitzu berria

Baliabide ekonomikoak bilatzea da enpresa sortu berrien kezka nagusietako bat. Hala da sortu...Leer más

CHS Exoesqueletos
Ekintzailetza 16 iraila, 2021
Bizkaiko ‘Cyber Human Systems’ startupak kanpo-eskeleto arinen gama kaleratu du

Matienan kokatutako ‘Cyber Human Systems’ startup bizkaitar berriak kanpo-eskeleto arinen gama...Leer más

wake up up euskadi
Ekintzailetza 10 iraila, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Irailaren 6tik, 10rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

tangram impact hub pwc beaz
Ekintzailetza 8 iraila, 2021
Tangram azelerazio programaren 1. edizioa Bizkaian

Programa hori impact Hubek garatu du, PwC eta Beazekin batera, ekintzailetza-proiektu jasangarri...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?