Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 ekaina, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

EraikINN, euskal ETEak enpresen erantzukizunaren alde batzen dituen ekitaldia

Newen-ek, SER eta Cebek-ekin batera antolatutako EraikINN ekitaldiaren helburua da aukera ematea ETEei enpresen erantzukizun sozialaren garrantzia eta abantailak ezagutu ditzaten.

Newen-ek, SER eta Cebek-ekin batera antolatutako EraikINN ekitaldiaren helburua da aukera ematea ETEei enpresen erantzukizun sozialaren garrantzia eta abantailak ezagutu ditzaten. Ekitaldi hori ekainaren 11n egingo da, BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroan, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara. Jardunaldiaren barruan ekitaldi bat dago, enpresek beren jardunbide egokiak partekatu ditzaten eta lehen eskutik ezagutu dezaten esparru horretan erreferentziazkoak diren beste euskal antolakunde batzuen kudeaketa (hala nola, Ner Group, TZBZ, AB Laboratorios de Biotecnología, AB Laboratorios de Biotecnología, EgaMaster eta Economistas sin Fronteras

 

Hizpide hartuko da nola txertatu erantzukizunezko praktikak ETEetan, horrek berekin dakarren balioa ulertaraziz. Ekitaldira doazenek bertatik bertara entzungo dituzte EES beren estrategiaren funtsezko elementutzat duten enpresa zenbaiten lekukotzak, enpresan EESren komunikazio eraginkorra lortzeko aholkuak (espezialistek emanak) eta Nazio Batuek proposatutako GSHak (Garapen Sostengarriko Helburuak) enpresan txertatzeko azalpenak.

 

Erakunde publikoak aspaldi hasi ziren enpresa handiei erantzukizun sozial korporatiboko ziurtagiriak eskatzen. Erakunde horiekin batera, erabiltzaile eta bezeroek gero eta gehiago baloratzen dute marken erantzukizuna. Hala ere, ETEak dira (gure enpresa-sarearen %90 ordezkatzen dutenak) benetan aldea markatuko dutenak. Horregatik, EraikINN ekitaldiaren helburua da EES bultzatzea ETEetan, eta enpresek beren kudeaketaren baitan garatzen dituzten baina EES gisa identifikatzen ez dituzten praktikak detektatzea.

 

Erantzukizun Sozial Korporatiboaren kontzeptuak asko eboluzionatu du azken hamarkadetan. Gaur egun, enpresa kudeatzeko modu berezi bat da, oreka bilatzen duena hazkunde ekonomikoaren, aurrerapen sozialaren eta sostengarritasunaren artean; horixe da etorkizuna. Kontuan harturik etorkizuneko araudi berriak eta kontsumoaren joerak, enpresen erantzukizuna ezinbesteko faktorea da enpresak eraberritzeko.

 

Zorionez, ETE gehienek beren ADNan dakarte erantzukizunezko praktikak garatu beharraren kontzientzia. Kasu horretan, ETEek helburutzat hartu behar dute praktika horiek identifikatzea, eta guztiak barne hartuko dituen eta helburu eta adierazle espezifikoen arabera bereiziko dituen estrategia bat garatzea. Datozen urteetan hamaika enpresa ikusiko ditugu murgildurik prozesu horretan, etorkizun zirraragarri bat iragartzen duen prozesu bat, enpresa-jarduera sostengarrirantz hurbilduko gaituzten erronkez betea.

 

info+: www.newenbilbao.com

Izen-emateak: https://www.eventbrite.es/e/entradas-eraikinn-bilbao-las-pymes-innovamos-de-forma-responsable-46037599700

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak