Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 abendua, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Eneritz Zubizarreta, Globe Testing, Arabako Emakume Enpresaburuaren saria

Ampea Sarien XVIII. edizioa Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian garatu da.
eneritz zubizarreta globe testing

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Ampea Arabako Emakume Profesional eta Enpresaburuen Elkartearen saria Eneritz Zubizarretari eman dio, hark jaso baitu, Juana Valer, Eva Larra eta Nuria Gisbert-ekin batera, Arabako lurraldeko zenbait sektore ekonomikotan emakume arabarrek garatzen duten lanaren aintzatespena.

Beatriz Artolazabalekin eta Ana Jorge Vaz AMPEA elkarteko presidentearekin batera, sariketan María Jesús San José sailburuak, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Maider Etxebarria alkateordeak ere parte hartu dute, bai eta SEA Arabako Enpresaburuen, Merkataritza Ganberako eta Arabako ekonomia- eta enpresa-munduko ordezkariek ere.

Emakume Enpresaburuaren saria Eneritz Zubizarreta Globe Testing-eko CEOak jaso du; Arabako enpresa hori softwareko testa egiten espezializatua da. Juana Valer Aernnovako ingeniariak eta material eta prozesuen departamentuko arduradunak Emakume Profesionalaren saria jaso du, aeronautikaren multinazionalean egiten duten lanagatik.  Eva Larra Ajl Ophtalmic-eko erregulazio-gaietako eta produktu berrien garapeneko zuzendariak urteko Emakumezko Zuzendariaren saria jaso du. Nuria Gisbert CIC Energiguneko zuzendari nagusiak Emakumea eta Zientzia kategoria estreinatu du.

+info: www.globetesting.com

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak