Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 uztaila, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Emerid identifikazio-sistemak irabazi du Explorer Bizkaia lehiaketa

Wearable konponbide bat da, bainujantzietan eta neoprenozko jantzietan integratzen dena

 

Wearable konponbide bat da, bainujantzietan eta neoprenozko jantzietan integratzen dena

Emerid NFC teknologian oinarritutako dispositibo bat da, funtsezko informazioa ematen duena larrialdi egoeretan. Sistema hori bereziki diseinatu da arropa edo objektuetan integratzeko, eta hainbat datu gordetzen ditu, hala nola, erabiltzailearen informazio pertsonala eta medikoa, kontaktuak eta unean uneko kokapena. Surf-zalez osatutako Bizkaiko ekintzaile-talde batek sortu zuen. Urte eta erdi igaro da abian jarri zirenetik, eta dagoeneko merkaturatu dituzte dispositiboa integratuta duten haurrentzako bainujantziak eta surfa eta arroila-jaitsiera egiteko neoprenoak.

 

Sistema horrek irabazi du Explorer Bizkaia lehiaketa. Explorer Bizkaia ekintzaileei laguntzeko programa bat da, urtero egiten dena Estatu mailan CISEk (Centro Internacional Santander Emprendimiento) bultzaturik. Guztira 53 zentrotan antolatzen da, eta Bizkaiaren kasuan, SPRI Taldeak koordinatzen du BIC-Ezkerraldea zentroaren bitartez.

 

Aukeratutako ideiek 5 hilabeteko laguntza jasotzen dute, hau da, prestakuntza eta aholkularitza ematen zaie beren negozio-proiektua azeleratzeko. Jon Morentin, Emerid enpresaren sortzaileetako batek dioenez, Explorer lehiaketan parte hartzea oso esperientzia aberasgarria izan da: “harremanetan jartzen zara zurearengandik hurbil dauden sektoreetako ekintzaile askorekin, eta horrela sortzen dira lankidetzak. Gainera, tutoreek izugarri lagundu digute gure proiektua sendotzen”. Explorer Bizkaia sariari esker bidaia bat egingo dute Silicon Valleyra datorren azaroan, eta Emerid enpresako lantaldeak dio hori “aukera paregabea dela Estatu Batuetan kontaktu gehiago egiteko”.

 

Startup horrek joan den udan merkaturatu zituen haurrentzako lehen bainujantziak eta surf egiteko lehen neoprenoak, azken horien kasuan Bizkaiko Seland enpresaren laguntzarekin. Ikusirik lehen jantziek harrera ona izan zutela, erabaki zuten arroila-jaitsieretarako jantziak egiten hastea, eta orain beren erronka da Emerid dispositiboa integratzea beste sektore batzuetan, adibidez, ekipajeetan. Gainera, duela gutxi onartua izan da Startup Chile programan, nazioarteko azeleragailu garrantzitsuenetako batean. Lantaldearentzat aukera izugarria da beren produktua Latinoamerikako merkatuan sartzeko.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak