Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 urtarrila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Emakumeak, Berrikuntza eta Zientziaren I. Topaketak lehenengo mailako adituak bilduko ditu Barakaldon estereotipoak apurtzeko eta berdintasunezko eta adimentsua den hirirantz aurrera egiteko.

Barakaldoko Udalak eta Red Innpulsok antolatua, BIC Bizkaia Ezkerraldean ospatuko da otsailaren 1ean
bic ezkerraldea innpulso red
Ikerketa zientifikoan eta teknologikoan dagoen genero hutsunea; aukera berdintasuna industria, teknologia eta ekintzailetza arloan; hiri adimentsu eta berritzaileetan ekitate eredurantz aurrerapena; eta XXI. mendean emakume zientzialariak dira helduko diren gai nagusiak datorren otsailaren 1ean BIC Bizkaia Ezkerraldean, aipatutako gaietan lehen mailako adituak direnekin.
  • Barakaldoko Udalak eta Red Innpulsok antolatua, BIC Bizkaia Ezkerraldean ospatuko da otsailaren 1ean

Ekintza zientifiko-teknikoei lotuta dauden ohiko rol maskulinoak apurtzen laguntzea, sentsibilizatzea eta kontzientziatzea helburu izanik, esperientzien hartu-emana eta ezagutza guneak sortuz, Barakaldoko Udalak eta Berrikuntzaren eta Zientziaren hirien Red Innpulsok Emakumeak, Berrikuntza eta Zientzia I. Topaketa antolatu dute. Emakumeek zientzian egin dituzten ekarpenei ikusgarritasuna eman nahi die eta gizonentzako eta emakumeentzako aukera berdintasunaren gunea bilakatzerako orduan aurrera egin.

Jardunaldia 10:00etatik 15:30era izango da eta hasierako hitzaldia hiru mahai ingururekin txandakatuko da. Irekiera instituzionala 10:00etan izango da honako hauen ardurapean: Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia garapen eta azpiegituraren kontseilaria; eta Idoia Fernández, EHUko Berrikuntza, Gizarte Konpromisoa eta Kultura ekintzaren errektoreordea.

«Ezagutzaren gizartean I+G izango da hiri adimentsuak haztea eragingo duen motorra, hiritarren bizi kalitatea, irisgarritasuna, enplegua, ingurumena eta abar hobetzeko; eta aldaketa hori egiteko, hiriok guneak antolatu behar ditugu emakumeen ekarpena diziplina zientifikoetan eta gure hirietan ikusgarri izan dadin» azaldu du Amaia del Campo alkateak.

Emakumeak, Berrikuntza eta Zientziaren I. Topaketa Red Innpulsoko ekintzen parte izango da ¿Barakaldo Kontseilu Errektorearen parte da ¿ hiriak berdintasunezko eta partaidetzadun gune bihurtzeko. Modu honetan, Del Campok azpimarratu du «landu beharrekoak eta lehentasuna duten ildoak dira, eta Barakaldorentzat ohorea da ekitaldi garrantzitsu hau antolatzea eta babestea, izan ere, emakume zientzialariei ikusgarritasuna ematen zentratuko da».

 

LEHEN MAILAKO ADITUAK

Barakaldoko Udalaren Garapen Agentziak, Inguraldek, lehenengo topaketa honetarako mailako adituak dituen programa antolatu du.

Horrela, Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendaria eta Marta Machok, Emakunde Saria 2016, ikerketa zientifikoko eta teknologikoko genero hutsuneari buruzko ezagutzen ekarpena egingo dute.

Bere aldetik, Eva Armestok, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Promozioaren Zerbitzuko burua, Izaskun Elizondok, Zientzapolis-eko bazkide fundatzailea, Iratxe Las Hayasek, ITPren zuzendari orokorra, Itziar Epalzak, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendaria, eta Leire Bilbaok, Innobasque-ko zuzendariak ekintzailetzan, teknologian eta industrian dauden aukera berdintasunei buruzko ikuskera aditua emango dute.

`XXI. mendeko emakume zientzialariak’ mahai inguruan honako hauek izango dira: Izortze Santín, Biologian doktorea; Janire Escolar, fisikaria; Leticia Pardo, Kimikari Organikoa; Haizea González, Industria ingeniaria eta Itxaso Gartzia, Histocell-eko doktore ikertzailea.

Jardunaldiaren itxiera Ermuko alkatea den Juan Carlos Abascalek eta Terrasako Udaletxeko Berrikuntzaren eta Unibertsitateen zinegotziak egingo dute, Red Innpulsoko presidentziakidetza duten hiriak.

+info: www.barakaldo.eus

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak