Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 urria, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Oinarrizko negozio kudeaketari buruzko formazio tailerra

Egoera honetan bazaude eta, besteak beste, zure negozioaren egoera uneoro ezagutu nahi baduzu, zergak noiz ordaindu behar dituzun, edo eta zenbat ordaindu behar duzun aurreikusten ikasi nahi baduzu, orain duzu aukera.
uggasa formacion

UGGASA-ko Urola Garaia SORTZEN ekintzailetza zerbitzuak eskualdeko autonomo eta ekintzaileei zuzenduta, negozioen egunerokotasunaren oinarrizko kudeaketa erraztera bideratutako formakuntza eskainiko du. Lau orduko formakuntza saioak, hiru tailerretan banatuko dira, urriko eta azaroko hiru ostiraletan: urriaren 16an, azaroaren 6an eta azaroaren 27an.

Parte-hartzaileek euren jardunaren gutxieneko kontrola izateko tresnak eskuratu ahal izango dituzte, izan ere, ekintzaile batek negozio bat martxan jartzen duenean, bere gain hartzen baititu hau sustengatzeko beharrezko jarduerak: bezero eta hornitzaileekin harremanak, banketxeekin negoziazioa, langileen ardura edo eta komertzial lana.

Arlo guztietan aditua izatea ezinezkoa dela iritzita eta ekintzaileen artean kezka sortzen duen gai bezala kudeaketa ekonomikoa askotan errepikatzen dela ikusita, UGGASAk Urola Garaia garatzeko bere konpromisioan, euren negozioen funtzionamendua hobetu nahi duten eskualdeko autonomo eta ekintzaileentzeen alboan egoten jarraitu nahi du.

Egoera honetan bazaude eta, besteak beste, zure negozioaren egoera uneoro ezagutu nahi baduzu, zergak noiz ordaindu behar dituzun, edo eta zenbat ordaindu behar duzun aurreikusten ikasi nahi baduzu, orain duzu aukera.

Formakuntzan parte hartu edo informazio gehiago nahi baduzu,
deitu 943 72 58 31 zenbakira edo idatzi aamenabar@uggasa.eus
(Amaia Amenabar Amilibia) urriak 14 baino lehen

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak