Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 uztaila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

“redALDE”, Emakumezko ekintzaileek eurek eta eurentzat eginiko “Aktibazio Sozio-laboraleko Sarea”

“redALDE” topagune bat da emakume ekintzaileentzat edo emakume ekintzaile izan nahi dutenentzat, hau da, profesionalki garatu nahi duten eta, horrekin batera, gure ingurune hurbilenari sozialki hazten lagundu nahi dioten emakumeentzat.

“redALDE” topagune bat da emakume ekintzaileentzat edo emakume ekintzaile izan nahi dutenentzat, hau da, profesionalki garatu nahi duten eta, horrekin batera, gure ingurune hurbilenari sozialki hazten lagundu nahi dioten emakumeentzat.

Duela gutxi egin da “redALDE” sarearen aurkezpen ofiziala. Ekitaldi hark helburutzat izan zuen zuzenean azaltzea zein jarduera garatzen duen 2018ko urtarrilean abiatutako sare honek.

Jardunaldiak bi zati izan zituen. Lehenik eta behin, irekierako mahai-inguru bat egin zen, solaskide hauekin:

– Teresa Laespada, Bizkaiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatua. Emakumeak gure ingurunean duen paperaz hitz egin zuen.
– Josetxo Hernández, ASLEko (sarea kudeatzen duen erakundea) kudeatzailea. Azaldu zuen nola inplikatu den ASLE emakumearen garapen profesionalean.
– Silvia Muriel, Berdintasun arloko aholkularia. Enpresez mintzatu zen, esanez espazio paregabea direla berdintasuna sustatzeko.
– Nadia Maestro, Aldalan enpresako zuzendaria eta redALDE sareko aholkularia. Hizpide hartu zuen sareak gaur arte egin duen ibilbidea eta zein motibazio duten redALDE hazten ikusten jarraitzeko.

Gogoeta eta ekintza-proposamen ugari eskaini ziren, emakumeak aurrerantz jarrai dezan, bizi-proiektu duinak eraikiz.

Ondoren, beste mahai-inguru bat egin zen, onlineko sarea osatzen duten erakunde eta pertsonen offline-ko ordezkaritzarekin:

– Nadia Maestro, moderatzailea.
– Pilar Grados, Sopelako Udaleko enplegu eta ekonomi sustapen koordinatzailea, erakunde publikoak ordezkatuz.
– Almudena Aguirre, Bizkaiko ingeniari tekniko eta graduatuen elkargo ofizialeko idazkari teknikoa, irabazi asmorik gabeko erakundeak ordezkatuz.
– Esther Torres, enpresaria – ekintzailea (Doblacomunica), emakumezko enpresariak ordezkatuz.
– Raquel Conejo, sareko erabiltzailea eta, agian, etorkizuneko ekintzailea, erabiltzaileak ordezkatuz.

Jardunaldi hartan partekatutako esperientzia eta emozioek erakusten dute zein garrantzitsua den lankidetza eta ahaleginak batzea eta zein garrantzitsua izango den ibilbide on bat egitea elkarrekin, sarea sortzean proposatutako helburuak lortzeko.

info+: www.redalde.com

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak