Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 uztaila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio honetan
ekinduz ehu upv

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko ‘ekintzailetzaren tribialaren’ ezohiko edizio honetan.

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikastegi guztietako ikaslek-48 gizon eta 73 emakume- parte hartu dute Ekinduzen IV. edizioan. Ekimenak campusean kultura ekintzailea bultzatzea du helburu, esperientzia paregabe baten bidez ikasleei enpresak sortzeari lotutako gaiei buruzko prestakuntza emanez, modu ludiko eta entretenigarrian.

Jarduera nagusia online egin zen martxoan zehar eta aurrez-aurreko finala uztailaren 7an BEAZen egoitzan. Lehiaketa gogor baten ondoren, sariak honela banatu ziren:

  • Lehen saria: Marta Aparicio (1.000 euro)
  • Bigarren saria: Jon Fernández (500 euro)
  • Hirugarren saria: Alba Lorenzo (300 euro)
  • Laugarren saria: Iker Sanzo (150 euro)
  • Bosgarren saria: Sarai Cortajarena (150 euro)

Marta Apariciok, EHUko Medikuntzako azken mailako ikasleak, irabazi du Ekinduzen IV. edizio hau. Esperientziaren ondorioz, dio, ekintzailetzaren munduan interes handiagoa duela eta bere karrerakoak ez diren beste jakinmin batzuk landu ahal izan dituela. “Nik ez nuen inoiz ekonomia ikasi eta oso berde ikusten nintzen, beraz, finala prestatzeko lagun bati apunteak eskatu eta nire kabuz ikertu nuen”, adierazi du.

Ekinduz 2020 hiru fasetan egon da banatuta. Enpresa mota bati (autonomo, mikroETE, ETE edo multinazional) dagokion abatar bat aukeratu ondoren, ikasleak taula batean murgiltzen dira. Taularen laukiak 5 galdera-kategoriatan daude banatuta (azpiegiturak, pertsonala, finantziazioa, kanpo-faktoreak eta ukiezinak) eta horiek 3 azpikategoriatan. Partida irabazteko azpikategoria bakoitzeko galdera bat asmatu behar dute.

Behin lehen fasea  gaindituta, ikasle irabazleek jolasaren bigarren fasera igaro daitezke. Fase hori hautatutako enpresen garapen-mailei dagokie. Parte-hartzaileek 50 ekintza kokatu behar dituzte enpresaren garapen-mailarekin lotuta dauden 4 ataletan. Behar bezala sartutako ekintza bakoitzak puntuak batzen ditu. Galderak amaitutakoan, puntuazio altuena duten 5 jokalariak taula fisiko batean jokatzen den finalera pasatzen dira, lehen fasearen antzera.

Lotutako albisteak

18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
ALOECEUTICALS: El cuidado más natural 18 Marzo, 2024 Ekintzailetza
ALOECEUTICALS: “Zaintzarik naturalena”
Irakurri gehiago
Cybosense 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Cybosensek biharko gizarte digitalerako bidea errazten du
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Barne-ekintzailetzarako programa bat jarri du martxan COIIAk Araban
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak