Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 ekaina, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Icaza coworking, ‘Kapital kolaboratiboa’ duen lan eremu bakarra

“Beren jarduera elkarlanean garatzen duten erakunde edo pertsonei daukaguna eskaintzen diegu: espazioa, aretoak, zerbitzuak…”
icaza coworking

2017an, Icazak Coworking dinamikoa jarri zuen martxan, ‘Elkarlaneko kapitalaren’ truke oso eroso lan egin ahal izateko. “Beren jarduera elkarlanean garatzen duten erakunde edo pertsonei daukaguna eskaintzen diegu: espazioa, aretoak, zerbitzuak…” azaldu du Izaskunek, Icazako arduradunetako batek. Elkarlanean, diseinuan eta garapenean, eta bulegoetarako eta industrietarako altzarien, material teknikoen eta bestelako ekipamenduen aholkularitzan eta instalazioan espezializatutako enpresa honen egunez eguneko gizarte-proiekturik agerikoena eta konprometituena izanik Coworking-a…

Icazak instalazio ederrak ditu Bilboko Mazarredo zumarkalean, Guggenheim museoaren eta Salbeko zubiaren ondoan.

Garai “ez hain teknologikoetan”, metro koadroak ezinbestekoak ziren sektoreko nazioarteko marka nagusiek diseinatutako eta fabrikatutako katalogoetako produktu guztiak fisikoki erakusteko; gaur egun berriz, euskarri digital praktikoagoetan eta jasangarriagoetan biltzen dute beren eskaintza.

Orain, espazio horiek guztiek bizitza baliagarriagoa hartzen dute Icaza-estilo bikain, praktiko eta bereizgarriari esker; espacio hauek guztia,  enpresek, erakundeek eta profesionalek kontratatzen dituzte ekitaldiak, aurkezpenak, bilerak, prestakuntza-ikastaroak egiteko.

Gizartearekiko konpromisoa beren DNAn txertaturik izanik, espazioak, denbora, energia eta baliabide materialak zati banaezinak direnez, irabazi-asmorik gabe eskaintzen zaizkie lankidetza- eta Interes komuneko erronkak eta jarduerak planteatzen dituzten kolektibo eta pertsonei.

Hala, azken hiru urteetan, Icaza lankidetzan aritu da:Coworkers-i laguntzen:

  • 160 pertsonari utzi zaizkie lan-eremu puntualak, eta, guztira, 2.500 erreserba egin dituzte.
  • Aretoak lagatzen: 155 erakunde eta kolektibori bileretarako edo Networkerako, 2.700 pertsona baino gehiago bertaratuz.

Ekonomiari dagokionez, urteko batez besteko ekarpenak 8.000 eurotik gorakoak dira, eta garrantzitsuena: proiektuen eta pertsonen artean modu naturalean sinergiak sortzen dira, eta eragin biderkatzaile oso interesgarriak eta onuragarriak sortzen dira.

“Guretzat ekarpen sozial garrantzitsua da, eta pozez gainezka gaude, elkarlaneko kapital soziala aktibatzeko balio izan baitu. Icazan daukaguna partekatzen dugu eta esker oneko pertsona eta erakundeengandik gauza bera edo gehiago jasotzen dugu”

www.IcazaColaborando.com
www.icaza.es

icaza coworking

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak