Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urria, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Hiri teknologikoa gaur egun. Teknologiaren ardatza etorkizunean.

Hemen da berriro 'Bilbao Tech Week', tokiko, Estatuko eta nazioarteko teknologia sektorearen arreta Bilbora erakartzeko diseinatutako ekitaldia
btw bilborock

Hemen da berriro ‘Bilbao Tech Week’, tokiko, Estatuko eta nazioarteko teknologia sektorearen arreta Bilbora erakartzeko diseinatutako ekitaldia, bere bitartez erakusteko “hiria teknologi zentro bat” dela eta baita ere erreferentzia bat, berrikuntzaren eta lankidetzaren eredu bihurtuko dena.

Hiritar guztiei teknologia gure eguneroko bizitzako arlo guztietan dagoela da Bilbao Tech Week-en egitasmo nagusia. Izan ere, inok ezin du ukatu teknologiaz inguraturik gaudela; Whatsapp bat bidaltzen dugun bakoitzean, bidai bat antolatzen edota egiten dugunean, medikuarengana goazenean, beta lagunekin bideojoketan gabiltzanean ere.

Teknologia oraina da, eta oraindik onartu ez duenak, hala egin beharko du. Ezagutza partekatu beharreko botere bat da, pertsona batentzat ona dena gizarte osoarentzat izan daitekeelako. Eguneroko indartsu batengatik. Etorkizun hobe batengatik. Etxe hobe batengatik…

BTW azaroaren 7tik 9era egingo da aurten. Ekimena Bilborock aretoan izango da (Mesedeetako Kaia, 1, 48003 Bilbo, Bizkaia). Bart Farrell, Binima Digital Products eta LIN3S-ek antolatu dute. Ekitaldirako sarrera DOAKOA da.

Iaz Bilbao Tech Week ekitaldiak sekulako arrakasta izan zuen, eta harako hartan hizpide hartu zen teknologiek duten eragina gure bizitzan, ikuspegi interesgarri desberdinetatik abiatuta:

  • Ekintzailetza: lidera itzazu merkatuko azken aldaketak.
  • Garapena: zabaldu zure ezagutzaren mugak.
  • Marketina: berritu ezazu bezeroengana iristeko bidea…

Bilbao Tech Week-ek ongietorria egingo die berriz teknologiaren arloko profesionalei eta teknologia zaleei, aukera izan dezaten elkar ezagutzeko, ekitaldietan parte hartzeko eta konexioak sortzeko, Euskadin garatutako proiektu berritzaileen sorta zabala plazaratzeko diseinaturik dagoen ekitaldi horretan.

Informazio gehiago eta izen-emateak: www.bilbaotechweek.eus

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak