Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioa euskal enpresa-sarean. Horixe izango da aurtengo Enpresarean Azokan jorratuko dugun gaia. Urriaren 22an izango da, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin.
Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu. Ez dakigu Covid-19ak nola eragingo duen ekitaldian, baina badaezpada prest ditugu A, B, C eta D planak.
Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak enpresa batzordeak egindako proposamen batetik sortu da aurtengo gaia. Enpresa hauen iritziz administrazioak eta enpresak Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lantzen hasi dira, Nazio Batuen Erakundeak abian duen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren baitan. Marko horrek 17 helburu definitu ditu, mundua hobetzeko, baina hizkuntza aniztasuna ez da modu esplizituan aipatzen. Hala ere, hor dago nolabait…
Gure ustez, berezko lekua eskaini beharko litzaioke hizkuntzari Garapen Iraunkorrerako Helburuen artean eta olatua baliatu beharko genuke lanketa eta proposamen bat egiteko, erantzukizun linguistikoa enpresen gizarte-erantzukizunaren parte baita.
Hala, gai hori aintzat hartuta, hiru zutabe izango ditu jardunaldiak: Jasangarritasuna; Hizkuntza; eta Inklusibitatea eta hazkunde ekonomikoa.
info+: www.enpresarean.eus
Hona hemen azken ediziokobideo-laburpena:
Fundación Repsolek Ekintzaileen Fondoaren X. deialdiari hasiera eman dio. Azelerazio-programa...Leer más
PartekatuNafarroako Unibertsitatearen Fast Track berrikuntza-programan sortua eta Lanzadera enpresen...Leer más
PartekatuWake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más
PartekatuCorowai enpresa arabarra, zuhaitzetan jartzeko “Do it yourself” etxolak diseinatzen eta...Leer más
PartekatuEkimen honen helburu nagusia da bere eguneroko bizitzan patología mentala eramateko zailtasunak...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?