Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 uztaila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Deustuko Unibertsitateak bere Ekintzailetza Eredua jarri du abian

2020ko ekainaren 28an argitaratu zen Noticias de Gipuzkoa egunkarian, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendari den Garbiñe Henryren testigantza bat.
deusto emprendimiento

Deusto 2020 Plan Estrategiko berriak lelo gisa bezala du: “mundua eraldatzen duten pertsonak eta erakundeak” hau bidezkoagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa izan dadin”. Eta bere hogeita sei ildoetako bat, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzea da.

Bere eragile et aldaketa-motorra izatearen, eta garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko bokazioa kontutan hartuz, Deustuko Unibertsitateak kultura berritzaile eta ekintzailea sustatuko du unibertsitatetik pasatzen diren pertsona guztietan, persona hauek aldaketa eta eraldaketa-eragile izan daitezen eta gizarteari eta ekosistema orokorrari, bai gure enpresei, hiriei, ingurugiroari, herrialdeei balioa eman diezaieten. Izan ere, ekiten ez duen, eraldatzen ez duen edo berritzen ez duen persona edo lurralde bati, azkenean, egin behar duena inposatzen diote, eta bere etorkizuneko protagonista izateari uzten diote.

Horretarako, Deustuko Ekintzailetza Eredua garatu dugu, pertsonei bizitza osoan laguntzeko, kultura ekintzaile eta berritzailea sustatuz Unibertsitatearen barruan eta kanpoan; eraldaketa ekonomiko eta sozialeko eragile izan daitezen, ekosistemako gainerakoekin lankidetzan arituz; azken finean, eraldatzeko eraldatzen diren pertsonak.

Bere garapenerako eta abian jartzeko, Deustuko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatea dago, eta honek lau helburu estrategiko ditu:

 

  • Lehena, kultura ekintzaile hori sustatzea, ekintzaile eta ekintzaileen esperientzien inguruan sentsibilizazio, komunikazio eta zabalkunde lanak eginez, pertsona ekintzaileentzat erreferente bihur daitezen: jatorri, adin eta prestakuntza-profil desberdinetako emakumeak eta gizonak. Izan ere, uste dugulako, persona ezberdinen elkarketak soluzio desberdin eta berritzaileetara eramaten gaituztela. 
  • Bigarren helburu estrategikoa pertsona ekintzaile guztiek izan behar dituzten gaitasunak garatzea da. Beraz, era honetan, berrikuntza, ekintzailetzan eta sormenaren gaitasuna zeharka barne hartzen ari gara graduko, graduondoko eta doktoregoko prestakuntza-prozesu guztietan, eta berariazko trebakuntza eskaintzeaz gain, Creaction! programa erdipresentzialad dugu. Innovandis berezko titulua, edo Ekintzazko Ekintzailetzako Master Duala, besteak beste. 
  • Hirugarren helburua, Donostiako Innoguneren eta Bilboko Deusto Kabiren berrikuntzarako espazioetan ekintzaile-proiektuak bultzatzea eta abian jartzen laguntzea da; horretarako, erraztasun programak ditugu ideiak proiektu erreal bihurtu daitezen eta proiektuak finantzatzeko edo inbertsioak lortzeko laguntza emateko. Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatean berriki sartu den Hazi+ ekimena azpimarratu behar da. Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatean berriki sartu den Crecer+ ekimena azpimarratu behar da. 
  • Laugarren helburua da unibertsitate gisa ekosistema ekintzaile horretan posizionatzea, networking-aren bidez, beste eragile batzuekin lankidetzan arituz, nazioartekotzea edo irtenbide berritzaileak emateko eta ekimen-kultura sortzeko proiektuak sortuz.

Azken finean, Deustuko Ekintzailetza Ereduak prestakuntza-prozesuaren fase guztietan jartzen du arreta, baita ekintzailearen irudian ere; merkatuak eta gizarteak, denboran modu iraunkorrean, onartutako balioa emango duten berrikuntzak —teknologikoak, produktuenak, prozesuenak, kudeaketakoak…- egiteko gai den petrsona bezala. Beraz, enpresa berrien sorrera kontutan hartzeaz gain, lehenik dauden organizazioen barnekintzailetza kontutan hartzen dugu.

+info: www.deusto.es

deusto modelo emprendimiento

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak