Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 Marzo, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Corion iraungitze data duen modaren aurka borrokatzeko jaio da

Bilbon sortutako eta diseinatutako Corion Revolution proiektu berritzailea Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) laugarren mailako lau ikasleek burutu dute: Ignacio Infante, Iñigo García, Adrián Nogales eta Alex Michajlowski. Corion ez da arropa jasangarriko marka bat soilik, askoz gehiago da. Bere sortzaileen ustez, "ehungintza munduan aldaketa bat da,  moda ekologikoa eta eskuragarria sustatzen dugu, eta gainera, prezio arduratsuekin".   

Bilbon sortutako eta diseinatutako Corion Revolution proiektu berritzailea Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) laugarren mailako lau ikasleek burutu dute: Ignacio Infante, Iñigo GarcíaAdrián Nogales eta Alex Michajlowski. Corion ez da arropa jasangarriko marka bat soilik, askoz gehiago da. Bere sortzaileen ustez, “ehungintza munduan aldaketa bat da,  moda ekologikoa eta eskuragarria sustatzen dugu, eta gainera, prezio arduratsuekin“.  

Indiara eta Txinara egindako bidai batean errealitate  guztiz ezberdin bat bizi izan zuten. Bidai hori eta gero,  ‘Fast Fashion ‘-aren arauak eta zaharkitze programatua duen moda atzean uztea erabaki zuten, eta moda ekologiko baten aldeko apustua egin zuten: GOTS ziurtagiria duten %100 kotoi organikoko jantzien aldeko apustua egin zuten. Material honekin arropa fabrikatzeko orduan uraren erabilera %71 murrizten dute, eta poliesterra ez dute erabiltzenozeanoak mikroplastikoekin kutsatzea saihestuz 

Gazte ekintzaile hauek hainbat gairen inguruko edukia sortzen joan dira sare sozialen eta haien webgunearen bidez, hala nola iraunkortasunaren inguruan, klima-aldaketaren inguruan edo ehungintzako langileen lan-baldintzen inguruan. Moda dibulgaziorako tresna garrantzitsu bat dela defendatzen dute,  eta hori aprobetxatuz, erreferenteak eta motibazioa behar dituzten belaunaldi berrientzako inspiratzaileak izatea espero dute. Ignacio Infanteren esanetan, “diseinatzen eta saltzen ditugun jantzien bidez istorioak kontatzea eta mezu indartsuak transmititzea da gure helburua. Gainera, ingurumenaren aldeko elkarte eta pertsonekin ekimenak sortzen ditugu, eragin positiboa eta zuzena lortzeko asmoarekin “. 

Corion edizio mugatuko bi jantzietan lanean dago oraintxe bertan; bi kamiseta. Horietako batek, Iñigo Garcíak azaltzen duenez, “marka bere osotasunean isladatzen du, bere filosofia aurkezten du eta aldaketa handi baten hasiera plazaratzen du”. Beste kamiseta, bestalde, Corion Revolution komunitateko jarraitzaileak kontuan hartuta pertsonalizagarria izango da.

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak