Ariwake kooperatibak COLABORAR antolatu du, ekintzailetza kolektiboaren lehenengo bilera birtuala, pertsonen eta kolektiboen transformaziorako gako izan dadin. Urtarrilaren 18tik 21era www.colaborar.info webgunean 40 bat profesional eta entitatek estatu mailako nahiz nazioarteko proiektuetan izandako esperientziak partekatuko dituzte.
Ekimena pertsonak eta bizitza erdigune duten eredu berrien gakoei buruz izango da, elkarlanerako lanabesak, berrikuntza, iraunkortasuna, gizartearen inplikazioa eta pertsonen garapenaz mintzatzeko.
Ekintzailetza kolaboratiboa datozen urteetara begira potentzial handiena duten gertakari profesional eta sozialen artean dago. Ekimen honi esker, elkarrekin aurrera egin ahal izango dugu, krisi eta ezjakintasun garaian geure moldeak aldatzeko. Horretarako, askotariko ikaspenak eskainiko zaizkie gazte, emakume eta helduei, baita proiektu kolektiboei, mugimenduei, erakundeei eta entitate publiko zein pribatuei, betiere pertsonen eta taldeen zaintzan interesa izanik.
Proposamen honek diziplina, esparru eta ikuspuntu berriak dakartza, pertsonen eta taldeen ezagutzaren bidezko proiektuen sorkuntza eta kudeaketa helburu izanik. Pertsonen potentziala ateratzeko, giroa eta harremanak zaintzeko, antolakuntzarako bide berriei erreparatuz, lidertza partekatuak bilatuz, harreman bortitzak saihestuz eta emozioak, liskarrak, aniztasuna, komunitatea, gizartea eta ingurugiroa kontuan hartuz.
Era berean, ikuspegi aldatzaile batetik, bestelako gakoak ere barne izango ditu bilerak, hala nola berrikuntza, sortzailetasuna, ekoizpena, finantzak edota antolakuntzarako egitura berriak.
Informazio gehiagorako: www.colaborar.info
"Startup-etan graduko kurrikulum-praktikei laguntzeko Programa Practicum Emprende" Santander...Leer más
PartekatuWake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más
PartekatuAzken urteotan, Ekonomia Zirkularrari gero eta arreta handiagoa jarri zaio politika- eta...Leer más
PartekatuAleak enpresa sortu berria da. Laser bidezko ebakuntzen eta estanpazio metalikoen bidezko serie...Leer más
PartekatuA lo largo de tres meses, estudiantes de 4º curso de grados en ingeniería de Mondragon...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?