Changemaker Lab ekimenaren lehenengo edizioko sariak banatu dira

2 iraila, 2019
changemakers mta mondragon

Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab izeneko programaren bitartez, diziplinarteko taldeen ekintzailetza sustatu nahi du.

Mondragon Unibertsitateak martxan jarri duen Changemaker Lab izeneko programa hau, unibertsitateko zenbait fakultatetako ikasleen artean, diziplinarteko taldeen bidez, ekintzailetza sustatzera zuzendu da. Programak lau hileko iraupena izan du eta 18 ikaslek parte hartu dute. Change maker-ak izango dira, aldaketaren bultzatzaileak, alegia. Programaren helburua, enpresen sorrera sustatzea da.

Ekimena MTA (Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko nazioarteko ekintzailetza-sarea) metodologian dago oinarrituta. Prestakuntza-prozesu berritzailea proposatzen du, horren ardatzak honako hauek izanik: ikasleak beraiek (change maker-ak), mentore edo entrenatzaileak (ez irakasleak), diziplinarteko esparruak (ez ikasgelak) eta benetako erronkak (ez ikasgaiak). Programa KIMU BERRIk bultzatuta dago eta GAZTENPRESAk babestuta.

 

Aurkeztu diren 3 proiektuak ondokoak izan dira:

GURE botila sostengagarria.
Proiektu hau Borja Sarria, Ane Bernaola, Asier Portillo, Ander Cristóbal eta Joaquin Cornejok egin dute.

ZERO hortzetako zepilo sostengagarria.
Proiektu hau Mireia Arrietaleanizbeaskoa, Maider Fernández, Aritz Ó hAonghusa, Ekain Nogueira, Euken Sagardia eta Jon Vitalek egin dute.

MAAT sormena eta komunikazioaren bitartez, heziketa sexuala, adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa lantzen dituen jolasa. Proiektu hau Marina Gonzalez, Aitziber Jimenez, Ane Nafarrate, Lide Rubio, Iraia Simancas, Jone Triviño eta Mario Garciak egin dute.

Eta saridunak:

  • Lehenengo saria (1000 euro): MAAT
  • Bigarren saria (600 euro): GURE
changemakers mta mondragon

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow