Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 martxoa, 2020
Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa eta ekintzaileei zuzendutako zerbitzuen eta programen epeak malgutu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak lanean jarraitzen du administrazio epeak osasun krisiaren ondorioz sortutako egoera berrira egokitzeko eta, horrela, enpresei eta ekintzaileei baldintza hobeak emateko.
beaz covid-19

Bizkaiko Foru Aldundiak lanean jarraitzen du administrazio epeak osasun krisiaren ondorioz sortutako egoera berrira egokitzeko eta, horrela, enpresei eta ekintzaileei baldintza hobeak emateko. Ekonomia Sustatzeko Sailak hainbat neurri onetsi ditu Beaz eta Seed Capital sozietate publikoek eta zenbait zuzendaritzek eskaintzen dituzten zerbitzuekin lotuta.

Administrazio epeak eten egingo dira alarma egoerak irauten duen bitartean

Sozietateen gaineko zergaren 64 bis artikuluaren esparruan aurkeztutako I+G+b proiektuen balorazioa bi hilabetetik hilabete bakarrera murriztuko da.

Berrikuntza, sorkuntza eta internazionalizaziorako 2019ko programak egikaritzeko epea 6 hilabete luzatuko da, eta gastuen kontzeptuak malgutuko dira. Proiektuak erabat gauzatu ahal izatea da helburua.

Seed Capital Bizkaiak kudeatutako Seed Micro maileguen eta 1, Bi eta FEIS funtsen kuoten itzulketa sei hilabete atzeratuko da gehienez.

Bic Bizkaia, Bic Bizkaia Ezkerraldea eta Design Kabi inkubagailuen alokairu kuoten ordainketa 3 hilabete atzeratuko da hasiera batean.

Sailaren hornitzaileei egin beharreko ordainketak eta laguntza programen ordainketak ahalik eta gehien azeleratzeko konpromisoa hartuko da.

 

Bizkaiak urtebete atzeratuko du Batuzen ezarpena

Bizkaiko Foru Ogasunak urtebete, hau da, 2022ko urtarrilera arte atzeratuko du Batuz sistemaren nahitaezko ezarpena; sistema hori jarduera ekonomikoen kontrol integrala egiteko eta zergadunari laguntzeko da.

Era berean, Batuz norberaren borondatez erabiltzea —hasieran, 2020ko uztailaren 1erako zen ezarrita zegoen— hiru hilabete atzeratuko da, 2020ko urriaren 1era arte. Era horretan, enpresek eta langileek hamabost hilabeteko epea izango dute sistema berrira egokitu ahal izateko.

Gainera, 2022ra arteko atzerapen horrek berekin dakar zergadunek Batuzen ondoriozko gastu guztietarako kenkariak aplikatzeko epea ere luzatzea. Gastutzat joko da, eta, beraz, kenkaria sortuko du zerga-oinarrian, baina, horrez gainera, aukera emango du 2020. eta 2021. urteetan eginiko gastuen %30 murrizteko PFEZaren edo Sozietateen gaineko Zergaren kuotan. Lehen, 2020. urtean eginiko gastuak baino ez ziren kontuan hartzen.

Koronabirusak eragindako larrialdi sanitarioak zailtasun handiak sortu ditu Bizkaiko sare ekonomikoan eta, bereziki, Batuz aplikatzera behartuta dauden enpresa eta langile autonomo askotan: egoera hori ikusita hartu du Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki hau. Errealitate horren aurrean, Aldundiak uste du egokiagoa dela Batuzen ezarpena atzeratzea; era horretan, Bizkaiko enpresen eta langile autonomoek betebehar hori ken dezakete dituzten kezketatik.

Bizkaiko Batzar Nagusietan izapidetzen ari da Batuzen ezarpena arautuko duen foru arauaren proiektua. Hori dela eta, Aldundiak Foru Gobernua osatzen duten batzarkide-taldeei proposamena egingo die zuzenketak sar ditzaten, Batuz borondatezko eta nahitaezko ezarpenaren epe berriak ezartzeko.

 

Zerga-betebeharrak malgutzeko neurri berriak

Langile autonomoen, mikroenpresen eta enpresa txikien zerga betebeharrak malgutzeko neurri berriak hartu ditu Bizkaiko Foru Ogasunak. Zehazki, kolektibo horientzat ekainaren 1era arte luzatzen da autolikidazioak eta aitorpenak aurkezteko borondatezko epea, Foru Ogasunaren egoitza elektronikoan nahitaez izapidetu beharrekoak barne.

wake up! resumen CAS
Ekintzailetza 31 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 27tik 31rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

kevo technologies
Oiartzungo KEVO Technologies enpresa teknologia proiektu onena izendatua izan da Bind 4.0-ren 4. edizioan

Kevo Technologies, Prozesuen Automatizazio robotikorako elkarrizketazko interfaze adimendunak...Leer más

ekinduz ehu upv
Ekintzailetza 29 uztaila, 2020
Marta Aparicio, Medikuntzako ikaslea, Ekinduz 2020 saria

121 ikaslek parte hartu dute UPV/EHUko 'ekintzailetzaren tribialaren' ezohiko edizio...Leer más

athletic club
Ekintzailetza 28 uztaila, 2020
Smart Solutions for Smart Destinations Challenge

Turismoko Mundu Erakundeak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en lehiaketa...Leer más

wake up eus
Ekintzailetza 24 uztaila, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 20tik 24rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?