Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urtarrila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Araba Ekinean ekimenak aurkeztu du 2020an ekintzailetza bultzatzeko jardueren egutegia

Araba Ekinean ekimenaren 2020ko edizioak arreta jarri nahi du ekintzaileek planetako arazoak konpontzeko duten ahalmen disruptiboan, eta bere ideia-lehiaketa sendotu du, 9 kategoriarekin eta guztira 10.000 eurotik gorako balioa duten sariekin.
Alava Araba Emprende

Araba Ekinean ekimenaren 2020ko edizioak arreta jarri nahi du ekintzaileek planetako arazoak konpontzeko duten ahalmen disruptiboan, eta bere ideia-lehiaketa sendotu du, 9 kategoriarekin eta guztira 10.000 eurotik gorako balioa duten sariekin.

Hilabete batzuk lanean eman ondoren, gaur goizean Araba Ekinean ekimenak 2020rako jardueren egutegia aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiarekin, Gasteizko Udalarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bitartez, eta Vital Fundazioarekin batera.

Moonshotak ekintzailetzarako” lemapean, Arabako talentu ekintzailea agerian jarri nahi da, Arabako herritarren bokazio ekintzaileak suspertu eta elikatzeaz gainera.

Moonshot kontzeptua gizakia ilargira iritsiz amaitu zen Apolo XIren misioarekin batera sortu zen, eta lorrezinak diruditen baina lor daitezkeen erronkei buruz hitz egiten digu, izan ere, pentsatzeko eta lan egiteko modu desberdina erabiltzen badugu eta erronka horiek lortzeko eta erantzun egokia emateko bitarteko disruptiboak erabiltzen baditugu lor daitezke. Moonshotak proiektuak, negozio berriak martxan jartzeko inspirazio gisa, eta Moonshotak era berean gure gizarteak eta gure planetak behar dituzten eta ekintzaileen lanari esker lor daitezkeen aldaketa gisa.

“Zure ideiak balio du” XVI. lehiaketa

Ez dio axolarik zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak hasten baitira modu berean: ideia batekin. Eta Araba Ekinean ekimenean ideia ekintzaile onenak bilatzen ari gara egia bihur daitezen laguntzeko. “Zure ideiak balio du” lehiaketak negozio-ideia onenak sarituko ditu, guztira 10.000 euro baino gehiagorekin, honako kategoria hauetan banatuko direnak:

  • On4U saria ideia onenari. 500 €
  • Aclima saria ideia jasangarrienari. 500 €
  • Merkataritza eta turismoaren Gasteiz ON saria. 1.000 €
  • Eroski saria nekazaritzako elikagaien ekimen onenari. 1.000 €
  • Michelín saria industria-ekimen onenari. 1.000 €
  • Ferrovial saria zerbitzu-sektore onenari: 1.000€.
  • Enpresa-arloko eraldaketa sozialaren RPK sari berezia: 1.000€.
  • Metxa Sari Berezia berrikuntzari: izen bereko azeleratzaileak emandako proiektu berritzaile eta eskalagarrienari. Hurrengo Metxa Bootcamp gunerako plaza bat da saria, 4.000 euroan balioetsitakoa.
  • Ikusleen Sari Berezia: ideia finalisten azken aurkezpenerako bertaratutako ikusleen artean aukeratutakoa. 300€.

Kontsultatu oinarriak eta aurkeztu zure ideia edo proiektua 2020ko martxoaren 13ko 14:00ak baino lehen. Sari-banaketa Ekin Day egunean izango da, apirilaren 2an.

Ekin Day

Urtero bezala, Ekin Day Araba Ekinean ekimenaren jardunaldi nagusia izango da, eta ekintzailetzarako topagune eta inspirazio eta networkingerako leku bihurtuko da. Aurten, 3 gai izango dira nagusi jardunaldian:

  • Moonshotak talentu ekintzailea hezteko. Gazteenengan berritzera eta ekintzailetzara bideratutako ikuspegi berria ahalbidetzen duten hezkuntza-eredu eraldatzaileen adibideak.
  • Ekintzailetza eta pentsamendu disruptiboa erronka berriei eman beharreko erantzun gisa, gure gizarteak eta gure planetak aurrez aurre dituzten erronka berriei erantzuteko moduaren adibide diren enpresa-panel batekin
  • Amaiera-hitzaldi bat, hibridazioari/Medici efektuari buruzkoa. Konexio disruptiboak sektore, diziplina, merkatu eta kontzeptuen artean, berrikuntza hausleak sortzeko.

Jardunaldi horretan, gainera, “Zure Ideiak Balio Du” 2020 Sarien eta Ekintzaile Handiaren Sariaren eta Araban Ekiten Sariaren banaketa egingo da.

Ekintzaileentzako topaketak

Beren harreman-sarea garatu nahi duten ekintzaileek 2020. urte osoan egingo diren Ekin Breakfast ekimenak eta B2B IV. Topaketa balia ditzakete.

Ekin Breakfast ekimenak sektore jakin bati buruzko ekintzailetza-topaketak dira, urte osoan zehar egiten direnak Araba Ekinean ekimenaren babesean.Aurtengo programaren barruan hainbat hitzordu izango dira ekintzailetza sozialari loturik, eta martxoko lehen astean Ekin Breakfast bat antolatuko da horren harira. Beste batzuetan ikuspegi disruptiboak landuko dira, Araban hain garrantzitsuak diren ardoaren edo industriaren sektoreei lotuta, eta azken horiek Arabako Errioxan eta Aiaraldean antolatuko dira. Topagune horiek guztiak doakoak dira, eta interesdunek webgunearen bitartez eman dezakete izena.

Bestalde, martxoaren 26ko B2B IV. Topaketan inskribatzen diren ekintzaileek banako bilerak egin ahalko dituzte aholkularitza eta finantzaketako mota guztietako erakundeekin, azeleratzaileekin edo baita beste ekintzaile batzuekin ere.

Eskola Enpresen Azoka

Eskola Enpresen Azoka izango da 2020. urte honetako lehenengo jarduera.Urtarrilaren 29an Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazara hurbiltzen direnek Ikasenpresa programaren barruan LHko Arabako ikasleek garatu dituzten 40tik gora enpresa-proiektu ezagutu ahalko dituzte.

Eskola-ikasleak berak arduratuko dira beren produktu eta zerbitzuak publikoari saldu eta azaltzeaz azoka honetan. Aukera paregabea merkatuarekin eta ekintzailetzaren arloarekin lehen harreman bat izateko.

Startup Europe Week #SEW20

Azkenik, edizio honetan ekitaldi bat egingo da, bosgarren urtez jarraian, Europako Batzordeak eta Start Up Europe-k sustatutako Startup Europe Week #SEW20 ekimenaren barruan. Araba Ekinean ekimenak antolatuko du, ekintzaileei beren negozio-ideia bultzatzen eta garatzen laguntzeko helburuarekin. Hitzordua datorren martxoaren 16an izango da, Europa Biltzar Jauregian, eta “Talent and innovation are everywhere” izango da gai nagusia.Jardunaldira bertaratzea doakoa izango da, eta ekintzaileei laguntzeko tresnez hitz egingo da bertan, baita talentuak start upak abiaraztean duen garrantziaren inguruko esperientziez ere.

 

+info: www.alavaemprende.com

Lotutako albisteak

18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
ALOECEUTICALS: El cuidado más natural 18 Marzo, 2024 Ekintzailetza
ALOECEUTICALS: “Zaintzarik naturalena”
Irakurri gehiago
Cybosense 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Cybosensek biharko gizarte digitalerako bidea errazten du
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Barne-ekintzailetzarako programa bat jarri du martxan COIIAk Araban
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak