Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 otsaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

‘Egibide’ eta ‘Amurrioko Virgen Niña’ ikastetxeek jaso dituzte 2018ko ‘IkasEkiten Sariak’

Vital Fundazioa eta BIC Araba buru dituen ekimen horrek ekintzailetzara hurbiltzen ditu DBHko 4. mailako ikasleak, tailerren, hitzaldien eta ekintzaile gazteekin egiten duten ideia trukearen bitartez.
ikasekiten 2018 araba

Egibide (Vitoria-Gasteiz) eta Amurrioko Virgen Niña ikastetxeak izan dira ‘IkasEkiten, ekiten ikasi’ programaren 5. edizioaren irabazleak. Vital Fundazioa eta BIC Araba buru dituen ekimen horrek ekintzailetzara hurbiltzen ditu DBHko 4. mailako ikasleak, tailerren, hitzaldien eta ekintzaile gazteekin egiten duten ideia trukearen bitartez.

Epaimahaia osatzen duten kideak honako hauek dira, José Félix Aspizua, Vital Fundazioaren hezkuntza arloko arduraduna; David Montero eta Maitane Txabarri, BIC Arabaren programa zuzendaria eta arduraduna, hurrenez hurren. Epaimahai horrek gaur eman dio 2018ko saria Egibide ikastetxeari, IkasEkiten tailer biralenaren Instagram lehiaketa irabazi baitu, izan ere, 18 argitalpen lortu dituzte Instagramen eta 788 ‘gogoko dut’, gainerako taldeek baino gehiago, beraz. Saria Sobróngo parkera egingo duten abentura anitzeko txango izango da.

 

Amurrioko Virgen Niña ikastetxea, bere aldetik, bideo sortzaileenaren Youtube lehiaketaren irabazlea izan da, hortaz, argazki-kamera bat jasoko du opari.

 

‘IkasEkiten, ekiten ikasi’ programa 2014an abiarazi zen, Arabako ikastetxeei esperientzia ekintzaileetara hurbil daitezela errazteko bide izan dadin, eta etorkizunean prestakuntza hori euren ardatz estrategikoan integra dezaten. Harrezkero, partaide kopuruak etengabe egin du gora, baita parte hartu duen Lurralde Historikoko ikastetxe kopuruak ere.

 

Ekitea aukera profesional hutsa baino zerbait gehiago dela kontzientziatzea da IkasEkiten-en filosofia; izan ere, pentsatzeko, arrazoitzeko eta jarduteko era bat da, balio ekonomikoa eta soziala sortuko duen aukera bilatzearekin zerikusia duena. Horregatik, hezkuntza ekintzailearen bitartez, parte hartzaileek gizarte parte hartzerako, ikasteko, pentsamendurako, lanerako eta arazoen ebazpenerako gaitasunak gara ditzatela du helburu ekimen horrek.

 

+info: www.ikasekiten.com

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak