Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 otsaila, 2020 Digitalizazioa Ekintzailetza Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Data Value-k sistema prediktibo bihurtzen ditu datuak, erabaki hobeak hartzeko

Euskal startup-ak Bind 4.0 azeleragailuaren 4. edizioan parte hartuko du

Euskal startup-ak Bind 4.0 azeleragailuaren 4. edizioan parte hartuko du

Datuek, berez, ez dute balio handirik, baina aztertu eta prozesatzen badira, oso informazio baliagarria eman dezakete prozesu industrialak hobetzeko, eskaerari aurrea hartzeko edo bezeroei buruzko ezagutza hobetzeko. Horixe da BIC Araban kokatutako Data Value Management enpresa gaztearen helburua.

 

Data Value Management aholkularitza bat da, enpresentzako big dataren analisi tekniken inplementazioan espezializatua dagoena. Bere zerbitzuak hiru arlotara bideratzen dira gehienbat: ezagutza sortzea datuak eraldatuz, prozesuak automatizatzea eta sistema prediktiboak sortzea gertatuko denari aurrea hartzeko. Borja Balparda eta Olaia Gomez dira enpresaren fundatzaileak, biak datu-zientzialariak, eta startup-aren zuzendari nagusiak dioenez, zerbitzuak pertsonalizatzea da beren balio garrantzitsuena. “Datuak ustiatzeaz gain, hasieratik laguntzen diogu bezeroari bere premiak definitzen eta orobat erakusten diogu nola bildu behar dituen datuak eta zein aukera dauzkan proiektua inplementatzeko” dio Balpardak.

 

Data Value enpresak hainbat arlotan aplikatzen du big dataren analisia, adibidez, 4.0 Industriarako produkzio prozesuak optimizatzeko, bezeroak hobeto ezagutzeko eta beren erosketa-joerak aurreikusteko.  Azken horren adibide bat da azalera handi batekin batera garatutako proiektua. Leialtze txarteletako erosketen datuak erabiliz eredu prediktibo bat sortu zuten, zeina gai baita jakiteko zenbat gastatuko duen bezero bakoitzak etorkizunean. Tresna hori oso baliagarria da marketin kanpainak diseinatzeko eta beren inpaktua ebaluatzeko. Berriki, ardoaren sektorera zuzendutako konponbide bat sortu dute, bere bitartez mahatsaren heltze-prozesuan eragina duten faktoreak zehazteko eta, horrela, fruituaren eboluzioa aurreikusteko laborategiko laginik hartu gabe.

 

“Datuak aztertuta, enpresek askoz zehaztasun handiagoz jakin dezakete nolako eragina duten aldagai desberdinek, beraz, euren prozesuak optimizatu ditzakete eta erabaki hobeak hartu” dio Borja Balpardak. Startup-aren arabera, horrelako proiektuekin enpresak % 5 produktiboago eta % 6 errentagarriago izan daitezke.

 

Enpresa gazte hau hautatuetako bat izan da industria adimendunaren Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuaren 4. edizioan, elikadura sektoreko enpresa liderrekin batera garatutako proiektu batekin. “Aukera garrantzitsua da guretzat, posible izango dugulako bezero handiekin harremanetan jartzea eta tamaina handiagoko proiektuak garatzea, eta gainera prestakuntza jaso dezakegu” dio startup-eko zuzendari nagusiak.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak