Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 otsaila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Changemakers Lab ekimenak elikadura hobetzeko ideia berritzaileenak saritu ditu

El programa de emprendimiento ha celebrado su segunda edición en Mondragon Unibertsitatea

Ekintzailetzako programa honek bere bigarren edizioa egin du Mondragon Unibertsitatean

MTA Changemakers Lab programan ikasleak ekintzaile bihurtzen dira eta erantzunak asmatu behar dituzte erronka global handi bati aurre egiteko. Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitateak bultzatzen du programa hori, eta Estatu Batuetako nahiz Hego Koreako unibertsitateetatik igaro ondoren, bigarren edizioa egin du Euskadin.

 

Ikaskuntza prozesu bat da, “taldean sortuz” garatzen dena. 4 hilabetez, ikasleak elkarrekin aritu dira lanean Garapen Jasangarriko 17 Helburuetako bati erantzungo dion enpresa proiektu bat garatzeko. “Asmoa da ekintzailetza taldean lantzea, diziplina anitzeko profilen bitartez” azaldu du Ainhoa Esnaolak, programaren antolatzaileetako batek. “Munduko erronka handiei aurre egin behar diete, horregatik erronka motibatzaile bat aukeratzen dute, erantzun bat eman dezaketen enpresa-proiektuak sortzeko”.

 

Changemakers Lab ekimenaren azken edizioko hiru proiektu irabazleak elikadura jasangarriaren arlokoak izan dira. Lehen saria Orit aplikazioarentzat izan zen. Aplikazio horren bidez partikularrek janaria trukatzen dute, inork ez dezan ezer bota zaborretara. Bigarren saria Repera ekimenari egokitu zitzaion, zeinak beste aukera bat ematen baitie dendek perfektuak ez izateagatik bazterrean uzten dituzten fruta eta barazkiei. Azkenik, hirugarren postuan gelditu zen BiPens proiektua, eskoletako jangelak espazio sortzaileago bihurtzea helburu duena.  Proposamen horiek 1.000, 600 eta 400 euroko sariak jaso dituzte, hurrenez hurren.

 

Ekimen honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat diziplina artekotasuna da, lantalde bakoitzean unibertsitateko gradu desberdinetako ikasleak biltzen baitira. Aurtengo edizioan badaude LEINN (Lidergo, Ekintzailetza eta Berrikuntza gradua) graduko ikasleak, Ingeniaritzakoak, Hezkuntzakoak, Komunikaziokoak eta Basque Culinary Center-ekoak. “Horixe da programa honen alderdirik politena, profil oso desberdinak nahasten direlako; 3. eta 4. mailetan daudenez, eroso sentitzen dira euren diziplinetan, eta ekarpen handiak egiten dituzte” dio Ainhoa Esnaolak.

 

Programa honek sei modulu dauzka, eta ikasleek enpresa bat sortzeko urrats guztiak ematen dituzte modulu horietan, ideiaren sorkuntzatik proiektuaren amaierako aurkezpenera arte. Gainera, ikaskuntza-bidaia bat egiten dute ideia ekosistema ekintzaile batean kontrastatzeko. Aurten, ikasleak Madrilera joan dira. Changemakers Lab ekimena 2017an sortu zen, eta lehen bi edizioak Hego Korean egin ziren, Sungkyunkwan Unibertsitatean eta Kaywon Arte eta Diseinu Eskolan. 2018 eta 2019an, lantaldeak Washingtoneko Evergreen unibertsitatean garatu du programa, eta baita ere Mondragon Unibertsitatean, Oñati, Bilbo, Arrasate eta Donostiako ikasleekin. Euskadin, programak Kimu Berri eta Gaztenpresa ekimenen laguntza jasotzen du.

 

Lotutako albisteak

18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
ALOECEUTICALS: El cuidado más natural 18 Marzo, 2024 Ekintzailetza
ALOECEUTICALS: “Zaintzarik naturalena”
Irakurri gehiago
Cybosense 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Cybosensek biharko gizarte digitalerako bidea errazten du
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Barne-ekintzailetzarako programa bat jarri du martxan COIIAk Araban
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak