Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 otsaila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa Start up UP Euskadi

Campus Breakfast: kafeaz lagundutako pilula berritzaileak

Ekimena Bilbon abiatuko da otsailaren 28an Fair Saturday ekimenari buruzko hitzaldi batekin

Ekimena Bilbon abiatuko da otsailaren 28an Fair Saturday ekimenari buruzko hitzaldi batekin

Campus Breakfast proiektuak hileroko topaketak antolatzen ditu berrikuntzari lotutako arloei buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzeko. Hilean ostiral batean gosari bat eskainiko da, eta ingurune informal hori baliatuko da hitzaldiak antolatzeko tokiko ingurunean erreferente diren sektore desberdinetako adituekin. Topaketak doakoak dira izena ematen bada, eta helburutzat dute zubiak eraikitzea esperientzia luzea duten ekintzaileen eta belaunaldi berrien artean. Startup Campus-ek (UPV/EHU unibertsitatean sortutako proiektua eta urtero Biscay Bay Startup Campus ekitaldia antolatzen duena) bultzatu du ekimena.

 

Lehen gosaria datorren otsailaren 28an izango da, Fair Saturday proiektuko zuzendari nagusi Jordi Albaredaren eskutik. Ekimen hori 2014an sortu zen erantzun solidario bat emateko Black Friday egunari, eta helburu sozialak dituzten ekitaldi kulturalen antolakuntza sustatzen du. Fair Saturday hazten joan da sortu zenetik, azken edizioan milaka ekitaldi kultural antolatu zirelarik mundu osoko 120 hiri baino gehiagotan. Campus Breakfast-en fundatzaileak jaialdiaren historia azalduko du.

 

Hurrengo hitzordua martxoaren 27an izango da, Pukas Surf-ekoAdur Letamendiaren eskutik. Gipuzkoako ohol eta bikini marka ospetsuaren komunikazioko zuzendariak hizpide hartuko du nola aldatu den bere familiak 70eko hamarkadan sortutako enpresa. Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik parte hartuko du apirilaren 24an. Euskadi 4.0 eraikiz izeneko bere hitzaldian, hizpide hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak ekintzailetza eta 4.0 Industria sustatzeko abiarazi dituen ekimenak, bai eta etorkizuneko belaunaldientzat irekiko dituzten aukerak. Topaketa guztiak Spaces Bilbao aretoan egingo dira eta izena emateko epea zabalik dago jadanik ekimenaren web orrian.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak