Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 iraila, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Biscay Bay Startup Campus lehiaketak ideia ekintzaile berriak sarituko ditu

Tailer, hitzaldi eta networking saio trinkoz betetako aste baten barruan kokatzen da lehiaketa

 

Tailer, hitzaldi eta networking saio trinkoz betetako aste baten barruan kokatzen da lehiaketa

Biscay Bay Startup Campus topaketak elkarrekin batuko ditu ipar zonako gazte ekintzaileak eta startup onenak, Bizkaiko ekintzailetzaren ekosistema dinamizatzeko” azaldu du Patricia Draghici-k, BBSCren antolatzaileetako batek. BBSC ekintzailetzako jardueraz betetako aste bat da, eta jarduera horien helburua da eragile desberdinen arteko komunitate bat sortzea. Bilbon izango da urriaren 1etik 7ra.

 

Ekimen garrantzitsuenetako bat da ideia berritzaileen lehiaketa, lehen urratsak ematen ari diren edozein sektoretako proiektuei zuzendua dagoena. Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 17ra arte.  “Hasten ari diren edozein motatako ideiei zuzendurik dago; lortu nahi duguna da gazteak elkartzea elkarlanean aritzeko eta proiektu berriak sortzea”, azaldu du Patriciak, Walden enpresako zuzendari nagusiak, “ikuspuntu ekonomikotik, sari onak dira, badakigulako oso zaila dela zerbait berria sortzea baliabiderik izan gabe”. Lehen saria 10.000 eurokoa da eta aukera ematen du Berri Up azelerazio programaren amaierako hautaketan sartzeko. Bigarren saria 5.000 eurokoa da eta hirugarrena, berriz, 2.500 eurokoa. Gainera, hirurek eskaintzen dute adituen aholkularitza eta bulego bat urtebeterako.

 

BBSC astea urriaren 1ean hasiko da, networking saioz betetako hiru egunekin. Denbora horretan topaketa saio azkarrak egingo dira, industriaka sailkatuta, Berri Up eta Deminum Startup azeleragailuen laguntzarekin. Ostegunetik aurrera hitzaldiak, topaketak eta tailerrak hasiko dira, eta lehen edizio honetan arreta berezia emango zaio emakumeen lidergoaren sustapenari. Jardunaldien barruan espazio bat egongo da inguruko laguntza programak ezagutarazteko, besteak beste Zitek, Deusto Kabi, Mondragon Team Academy eta Metxa ekimenak.

 

Biscay Bay Startup Campus topaketa mota guztietako agenteei zuzentzen zaie, bai ekintzaile gazteei eta startupei, eta baita ere sektore desberdinetako adituei eta ongi errotuta dauden eta berrikuntza babestu nahi duten enpresa handiei. “Egunez askotariko edukiak eskainiko dira inspiratzeko, ikasteko eta konektatzeko; gauez, berriz, aterpetxe batean elkartuko ditugu ekintzaile guztiak, benetako networking-a sor dadin eta astia izan dezaten elkarrekin solastatu eta komunitatea sortzeko” azaldu du Patricia Draghici-k. UPV/EHUk antolatzen du BBSC astea Zitek enpresa haztegiaren, Walden startuparen eta Bilbao Valley ekintzaile elkartearen bitartez.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak