Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 2 Marzo, 2018

BIND 4.0 ekimenak martxan jarri du startupen azelerazio-programaren hirugarren edizioa

“Bezero handi batekiko bere lehen kontratua eskaintzen du”, nabarmendu du Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak
-

“Bezero handi batekiko bere lehen kontratua eskaintzen du”, nabarmendu du Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak.

 

BIND 4.0 startupen azelerazio-programa publiko-pribatuak gaur jarri du martxan bere hirugarren edizioa, 30etik gora enpresa eta aholkularitzarekin egindako jardunaldi batean. Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzako zuzendariak, Aitor Urzelaik, ezagutzera eman ditu ekimen arrakastatsu horren abantailak. Dagoeneko Euskadiko enpresa garrantzitsuenetako 27k parte hartzen dute bertan.

 

2017ko bigarren edizioan, enpresa kolaboratzaileek 27 startup hautatu zituzten guztira, eta elkarlan horietatik ateratako 40 proiektu dauzkate martxan gaur egun. Horrek esan nahi du, BIND 4.0 programa %150 hazi zela iaz, 2016arekin alderatuta.

 

BIND 4.0 nazioarteko ekimen bat da, helburutzat duena startup onenen garapena bultzatzea 4.0 Industriaren teknologia berrietan oinarritutako konponbideekin (datu handiak, errealitate birtuala/areagotua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, Internet of things, 3D inprimaketa, e.a.), eta konponbide horiek aplikatzea manufaktura aurreratu, energia eta osasun sektoreetan.

 

Bind 4.0 azelerazio-programa publiko-pribatu bat da eta 24 asteko iraupena du. Parte-hartzaileek aukera dute ordaindutako proiektu bat garatzeko enpresa industrial kolaboratzaileetako batekin, eta badute baita ere laguntza-zerbitzuz eta jardueraz osatutako programa trinko bat.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak, Aitor Urzelaik, xeheki azaldu ditu BIND 4.0 programaren ezaugarriak: “Programa hau martxan jarri genuen Euskadira talentua erakartzeko, Eusko Jaurlaritzak apustua egin zuelako 4.0 industriaren alde, eta ikusten genuelako gure herriko enpresa handiei gero eta gehiago interesatzen zitzaizkiela gure haztegietan (BIC) kokatutako startupak. Eta laugarren arrazoia: startupek helarazten zizkiguten mezuak esanez merkatuko aukerak behar zituztela”.

 

Urzelaik azpimarratu du “ekimen publiko-pribatu bat dela, espezializatua eta nazioartekoa”, non startupek aukera duten “benetako proiektu eta bezero batengana iristeko, eta horien bidez beste ate batzuk zabaltzeko. Aukera daukate horrela bezero handi batekin lan egiteko eta finantzaketa eta inbertsioa eskuratzeko, baldin enpresak startupean inbertitu nahi badu”.

 

Ekintzailetzako zuzendariak adierazi duenez, “Euskadi ekintzailetza industrialaren mapan kokatu du programa horrek, eta hori ona da industria sektorea hobetzeko”.  Orobat esan du BIND 4.0 ekimenaren lehen bi edizioetan fabrikazio aurreratuaren eta energiaren sektoreetako enpresa berriak bilatu dituztela nagusiki, “eta hirugarren edizio honetan, berriz, osasun sektorera ere” zabalduko dutela.

 

Esan du enpresa parte-hartzaileek “behar bezain helduak izan behar dutela lehen unetik bertatik ekarpenak egiteko”, eta bete beharreko baldintza bat dela  ez izatea 8 urte baino gehiago. Azpimarratu du BIND programak gainerako azeleragailuen aldean daukan elementu bereizgarria dela “aukera ematen diela startupei beren lehen kontratua sinatzeko bezero handi batekin. Horra BIND 4.0.ren balio handiena”.

 

Euskadin ezarritako enpresa garrantzitsuenetako batzuek parte hartzen dute BIND 4.0 programan: ABB, Aernnova, Grupo Alcor, Alegria Activity, Arcelor Mittal, Batz, Bridgestone, CAF, Cie Automotive, Cikautxo, Danobat Group, Elay, Euskaltel, Fagor Ederlan, Gestamp Group, Grupo Elecnor, Iberdrola, Itp, Maier, Mercedes Benz Vitoria, Michelin, Nem Soutions, Repsol – Petronor, RPK, Sener, Sidenor eta Ulma-k, besteak beste.

 

Lotutako albisteak

Tecnalia,  zibersegurtasunaren  maila  guztietako  saiakuntzak  egiteko  akreditazioa  lortu  duen  lehen  erakunde  nazionala
02/07/2025 Zibersegurtasuna

Tecnalia, zibersegurtasunaren maila guztietako saiakuntzak egiteko akreditazioa lortu duen lehen erakunde nazionala

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak ENACen (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditazioa lortu du, nazioarteko IEC 62443-4-2 arauaren arabera industria segurtasun-maila handienean ziurtatzeko.  

Ekintzailetza  berritzaile  onena  aitortzen  duten  Top101  Sarietarako  epea  zabalik  dago
01/07/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetza berritzaile onena aitortzen duten Top101 Sarietarako epea zabalik dago

Hautagaitzak uztailaren 23ra arte aurkez daitezke

Boehringer  Ingelheim-ek  eta  Basque  Health  Cluster-ek  hitzarmen  estrategiko  bat  sinatu  dute  Euskadin  osasun  ekosisteman  berrikuntza  bultzatzeko
26/06/2025 Kluster politika

Boehringer Ingelheim-ek eta Basque Health Cluster-ek hitzarmen estrategiko bat sinatu dute Euskadin osasun ekosisteman berrikuntza bultzatzeko

Aliantzak berrikuntza indartu nahi du euskal osasun-sisteman, pazienteen bizi- kalitatea ikertu, garatu eta hobetzeko ekimenen bidez

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
26/06/2025 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Ekintzaile+ laguntzen deialdia argitaratu du, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 29ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
25/06/2025 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak atera berri du Azpitek laguntzen programa berri bat, alegia, azpiegiturak eta ikerketa-ekipamenduak eskuratu, instalatu eta eguneratzen laguntzera bideratutako ekimena. Programa hori bat dator 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030), eta haren helburua da I+G+b garatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren...

José  Jainaga  industrialak  Joxe  Mari  Korta  2025  saria  irabazi  du
23/06/2025 Berrikuntza

José Jainaga industrialak Joxe Mari Korta 2025 saria irabazi du

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen 25. Joxe Mari Korta saria pertsona bakar bati ematea: José Jainaga industrialari, industria errotzearen, industria bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik.

Berrikuntzako  200  aditu  europarrek  hartu  dute  parte  EBN  (European  Business  and  Innovation  Centre  Network)  Kongresuan
18/06/2025 Ekintzailetza

Berrikuntzako 200 aditu europarrek hartu dute parte EBN (European Business and Innovation Centre Network) Kongresuan

Ekainaren 18, 19 eta 20an izango den hitzorduak Euskadi ekintzailetza berritzailearen europar erdigune bihurtuko du, eta Ezkerraldeko erreferente den Ilgner inkubagailuaren 25. urteurrena ospatuko du. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Energia Trantsizioko sailburuorde Irantzu Allendek parte hartu du.

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Eusko  Jaurlaritzak  70  milioi  euroko  zuzkidura  duten  Emaitek  Industria  Hobea  eta  Azpitek  programak  onartu  ditu,  Zientzia,  Teknologia  eta  Berrikuntzaren  Euskal  Sareko  zentro  teknologikoei  laguntzeko
17/06/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 70 milioi euroko zuzkidura duten Emaitek Industria Hobea eta Azpitek programak onartu ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoei laguntzeko

Bi programa horiek 58,5 eta 9 milioi euroko zuzkidura dute, hurrenez hurren, eta foku anitzeko zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea dute helburu

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Enpresa  Zibersegurtasuneko  dirulaguntza  berriei  esker
17/06/2025 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker

Gaur zabaldu den Enpresa Zibersegurtasuna laguntza-programaren edizio berria 4.5 milioi €-ko aurrekontua izango du. Zibererasoei aurre egiteko indartu egin nahi duten euskal enpresek 2025ko azaroaren 24ra arteko epea dute euren eskaerak aurkezteko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.