Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 abendua, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

BerriUp, hazi nahi duten startupen bila

Deialdi berri bati ekin dio azelerazio-programak

 

Deialdi berri bati ekin dio azelerazio-programak

 

BerriUp azeleratzaileak martxan du jada bere 8. programa, hauei zuzendua: egokitzeko eta nazioartera hedatzeko ahalmen handia duten enpresa sortu berriei. Lau hilabeteko laguntza pertsonalizatua, trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen ditu ekimen horrek, bai eta 50.000 euroko hasierako inbertsioa ere  BerriUp taldearen eskutik. Azeleratzaile hori ere partaide du euskal ekintzailetzaren ekosistemak, zeina UpEuskadi plataforman biltzen eta plazaratzen baita.

 

Urtarrilaren 20ra arte dago zabalik deialdia, eta martxoaren hasiera aldera ekingo diote prozesuari hautatzen diren startupek. Hazkunde-potentzial handia duten eta garapenaren hasierako fasean dauden proiektu teknologiko berriei dago zuzendua programa, hots, produktua merkaturatu berria dutenei edo azelerazio-prozesuaren barruan daudenei. Ez da ezinbestekoa taldea enpresa gisa antolatua egotea izena emateko unean, baina bai programari ekitean.

 

Azelerazioak irauten duen lau hilabeteetan, trebakuntza- eta aholkularitza-prozesu bat eskainiko diete BerriUpeko esperientzia handiko zenbait profesionalek startupei. Enpresa bakoitzak bere mentore-taldea izango du programan zehar laguntzeko, eta BerriUpek Donostian dituen instalazioetan lan-eremu bat erabil dezake. Bestalde, 50.000 euroko hasierako inbertsioa eskaintzen dio azeleratzaileak hautatutako enpresa bakoitzari, akzioen % 10en truke. Azelerazio-programaren kostua 12.000 euro da; beraz, startup bakoitzak 38.000 euro garbi izango ditu erabilgarri.

 

Aurreko zazpi deialdietan, 21 startupek jo dute BerriUpera. 2015ean sortu zen ekimen hori, eta Euskadiko ekimen pribatuko lehen enpresa-azeleratzailea izan zen. Laguntza ematen diote Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuak,  Mondragon Team Academyk, Agedi Ekintzaile Foroak, Onura enpresak, ieteam aholkularitza-bulegoak, Eywa inkubagailuak eta Hasitago komunikazio-agentziak.

 

Lotutako albisteak

Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak