Unibertsitate-titulua duten gazteek prestakuntza espezializatua egin ahal izango dute nazioarteko erreferentziazko zentroetan eta, ondoren, lan-kontratu batekin sartuko dira programan parte hartzen duten Bizkaiko punta-puntako enpresetako batean
BBK k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko talentua sustatzeko apustua egiten jarraitzen dute Bizkaia BBK Programaren deialdi berri bat abiaraziz. Deialdi hori graduko unibertsitate-titulua duten 30 edo 35 urtetik beherako (hautatutako graduondokoaren arabera) eta Bizkaian bizi diren gazteei zuzenduta dago.
Programaren helburua lurraldeko talentuari bultzada berria ematea eta lurraldeko ekonomiaren sektore estrategikoetan kualifikatutako profesionalen prestakuntza espezializatuari laguntzea da: big data, energia, aeronautika, hub finantzarioa eta automozioa.
Hasierako zuzkidura ekonomikoa 170.000 eurokoa da, eta baliteke zenbateko hori handitzea, aurkeztutako hautagaien eta Bizkaia BBK Programaren baliabideen arabera. Era berean, ahalik eta hautagaitza gehien lagunduko dira, unibertsitateek eta enpresek onartuko dituzten deialdiaren onuradunek hautatutako prestakuntzaren kostuaren arabera. Programak matrikulazio-gastuak, hegazkin-txartelak, ostatua, mantenua eta gerta daitezkeen bestelako gastuak estaltzen ditu, deialdian ezarritako baremoen arabera.
Bizkaia BBK Programa bi fasetan banatzen da, denbora-tarte eta prestakuntza-ezaugarri bereiziekin:
Eskabideak egiteko epea 2020ko martxoaren 13an amaituko da eta programaren azken ebazpena 2020ko maiatza-ekainean argitaratuko da. Hautagaiak www.bizkaiabbk.eus webgunean erregistratu beharko dira, eta eskuragarri dagoen eskabide-inprimakia bete.
BBKren helburuen artean daude, besteak beste, kultura sustatzea eta garatzea, ezagutza zabaltzea, bai eta pertsonen prestakuntza ere, edozein dela ere hura aurkezteko edo hautemateko esparrua, alderdia edo modalitateak, jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sortzen lagunduko duten ekimenak bultzatuz eta abiaraziz.
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak bere apustu estrategikoen artean ditu gazteak bikaintasunean trebatzea, kalitatezko enplegua sortzea eta Bizkaiko ekonomiaren sektore traktoreei laguntzea.
Bizkaia BBK Programak Bizkaia Talent elkartearen laguntza du. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du elkarte hori eta bere jardueren helburua kualifikazio handiko pertsonak fidelizatzeko, erakartzeko eta lotzeko baldintzak eta prozesuak bultzatzea eta bideratzea da, Bizkaiko erakundeen, entitateen eta enpresen berrikuntza- eta ezagutza-arloak sustatuz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?