BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken bigarren edizioa abiatu dute, lurraldeko talentuari beste bultzada bat emateko eta, horrela, modu erabakigarrian laguntzeko profesionalak prestatzen, hainbat sektore estrategikotan jardun dezaten: big data, energia, aeronautika, hub finantzarioa eta automobilgintza.
Batetik, BBKren xedeak dira, besteak beste, kultura sustatzea eta garatzea, ezagutza hedatzea, eta pertsonak prestatzea, horiek aurkezten edo nabarmentzen diren arlo, alderdi edo modalitatea edozein izanda ere; horretarako, ekonomia-jarduera eta kalitatezko enplegua sortzen lagunduko duten ekimenak bultzatzen eta abiatzen ditu.
Bestetik, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK, bere apustu estrategikoen artean, gazteak, bikaintasunean oinarrituriko prestakuntza, kalitatezko enplegua eta Bizkaiko ekonomiaren ekonomia-sektore traktoreei laguntza ematea ditu.
Era berean, proiektuak BIZKAIA TALENTen laguntza dauka; elkartea Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta dago, eta goi-mailako prestakuntza duten pertsonak fidelizatzeko, erakartzeko eta lotzeko baldintzak nahiz prozesuak sustatzeko eta ahalbidetzeko lan egiten du, Bizkaiko berrikuntzaren eta erakunde, entitate eta enpresen ezagutzaren arloak sustatuz.
XEDEA
BIZKAIA-BBK Beka Programaren xedea unibertsitateko titulua duten gazte bizkaitarrak munduan erreferente diren zentroetan prestatzea da, modu erabakigarri eta eraginkorrean lagundu dezaten Bizkaia hobea eta prestatuagoa eraikitzen etorkizunari bermez aurre egin ahal izateko, eta hori lehentasunezko sektore gisa identifikaturikoetan (Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Huba, Automobilgintza eta Zilarrezko Ekonomia) eraginez.
DEIALDIAREN EPEAK:
+info: www.bizkaiatalent.eus/beka-bbk/eu
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?