Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 ekaina, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

ASIMOBek ‘EIT Urban Mobility Accelerator Pitch Awards’ 2021 sarien lehenengo edizioa irabazi du

"Batez ere errepidearen egoeraren monitorizazioa eraginkorrago egiten dugu, kostuak murriztuaz batera"
asimob award
ASIMOB EIT Urban Mobility Accelerator Pitch Awards 2021 sarien lehenengo edizioaren irabazlea da! Ondorioz, ASIMOB eskualdeko Startup World Cup & Summit-en finalera sartuko da zuzenean. Honez gain, Ofizinetarako gunea izango du Pragan ekimenean zehar, baita euskarri teknikoa eta bitartekariena ere.

25 startupetatik, hamar finalista EIT Urban Mobility Accelerator Pitch Awards sariaren lehen ediziora iritsi ziren. Biztanleen bozkek bost finalista ebatzi zituzten, eta gainontzeko bostak bertoko epaimahaiek aukeratu zituzten, EIT Urban Mobilityren Berrikuntza Zentro bakoitzean.

  • Lehen saria:
    ASIMOBInteligentzia Artifiziala eta IoT dituen ASIMOBek errepideak seguruak izaten laguntzen du; bai gizakiontzat, bai etorkizuneko automobil autonomoentzat.
  • Bigarren saria:
    OTIV – Trenbidea darabilten automobilei inguru zailetan modu autonomoan gidatzen irakatsi.
  • Hirugarren saria:
    BIA Power Inc. – Automobil elektrikoen zama hobetu eta arintzen dugu zama ekonomiko eta ekologiko handiagoa lortzeko, zamak arinagoak izateko eta bateria gutxiago kaltetzeko.

Aurkezpenetako irabazleez gain, EIT Urban Mobilityk Inbertsiorako Prestakuntzarako bost Programa-pakete eskaini zizkien ASIMOB, OTIV, BIA POWER, GORDIAN eta PEREGRINEri.

EIT Urban Mobility Accelerator Pitch Awards sariak itxaropen-izpia izan dira EIT Urban Mobility Business Creation Accelerator programaren bigarren atalerako. Atal hau urtarrilaren 2021eko 1etik ekainaren 30era arte luzatzen da. Sei hileotan 25 startupek euren izena eman dute azeleraziorako ekintzetan. Ekintzok, gure bost berrikuntza zentroetan (Praga, Helmond, Bartzelona, Munich eta Copenhague) sustatu dituzte gure kideek.

Jardunaldiko Bideoa HEMEN


ASIMOB

 

ASIMOBek bere zerbitzuak eskaintzen dizkie kale eta errepideen mantenuaz arduratzen diren entitateei, behaketa erregularrari dagozkion zeregin jakin batzuk automatizatuz, trafiko-istripuak gutxiagotzeko funtsezkoak direnak: “Inteligentzia Artifizialean oinarritutako teknologiak eta IoT (Internet of Things) baliatuz”.

 

Estibaliz Barañano ASIMOB

Estibaliz Barañano, socia y directora de ASIMOB

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak