Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 otsaila, 2020 Digitalizazioa Ekintzailetza EIKTak Start up UP Euskadi

Arabako startup baten proiektu berritzailea: Google Maps bat, hotel baten barruan edo musika jaialdi handi batean mugitzeko

Gasteizko bi gaztek BEGia enpresa abiarazi dute, bizitza errazteko ikusmen eta entzumen ezintasunak dituzten pertsonei, baina baita ere publiko orokorrari

Gasteizko bi gaztek BEGia enpresa abiarazi dute, bizitza errazteko ikusmen eta entzumen ezintasunak dituzten pertsonei, baina baita ere publiko orokorrari.

Sakelakorako aplikazio bat sortzeko proiektu honek SPRI Taldearen laguntza jaso du Ekintzaile programaren bitartez

“Ez dugu aurkitu horrelakorik beste inon, ez behintzat erabiltzaileei zuzenduta dagoenik” dio Patricia Bedoya ekimenaren fundatzaileak

 

Barnealdeko azaleretan (ospitaleak, hotelak, musika jaialdiak, supermerkatuak) mugitzeko Google Maps moduko aplikazio bat eskaintzea. Ikusmen eta entzumen ezgaitasunak dituztenei beraizik zuzendua, baina berdin baliagarria gainerako hiritar guztientzat. Horra bi gazte arabarrek sustatutako BEGia startup-ak laster Gasteizen sortuko duen proiektu berritzailea. Ekimen berritzaile horrek SPRI Taldearen (enpresen garapenerako euskal agentzia) laguntzak jaso ditu Ekintzaile programaren bitartez.

 

Patricia Bedoya eta Asier García Morato, gasteiztar gazteak dira datorren martxoan enpresa gisa sortuko den BEGia ekimenaren fundatzaileak. Proiektu hau Patriciaren esperientzia pertsonaletik sortu zen. “Badut 9 urteko iloba bat ikusmen baxua duena; sortzetiko begi-lauso bat du eta ez du ia ezer ikusten begi horretatik.  Ilobari asko kostatzen zitzaion supermerkatuan produktu bat aurkitzea. Arkitekto interiorista naizenez eta irisgarritasun arloan espezializatua nagoenez, pentsatu nuen interiorismoaren bidez konpondu zitekeela arazo hori”.

 

Jakin-min teknologiko handiko gazte hau tematua zegoen kontu honekin eta  konponbide teknologiko bat bilatu nahi zuen bere ilobaren arazoarentzat. Iazko martxoan aurkeztu zuen bere ideia Álava Emprende lehiaketan. “BIC Araba zentroko kideak etorri zitzaizkidan eta ikusi nuen gustatu zitzaiela nire ideia, ez zitzaiela iruditu erokeria bat”. Bi sari irabazi zituzten: ideia berritzaileenaren saria eta Metxa (Internet bidezko startup-en euskal azeleragailu berritzailea) sari berezia. Horrez gain, SPRI Taldearen Ekintzaile programako laguntza bat jaso zuten, “horrexek eta baita ere proiektua abian jartzeko Metxa azeleragailuarekin eginiko lanak lagundu zigun proiektua bultzatzen”.

 

Hala, joan den maiatzean ONCEk deitu zien Arabako proiektu inklusiboenaren sariketara aurkeztu zitezen, non bigarren gelditu baitziren. Ekainaz geroztik buru-belarri ari dira lanean ekimena martxan jartzeko.

 

Sakelakorako aplikazio bat

Proiektuaren helburua da sakelakorako aplikazio bat sortzea, ikusmen edo entzumen ezgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko eraikinen barnealdeetan mugitzen. Horretarako ezinbestekoa da eraikinaren kolaborazioa. “Adibidez, supermerkatu batek bere planoak eman behar dizkigu guk geokokapena eduki dezagun. Aplikazioak ahotsa edo bibrazioak baliatzen ditu, erabiltzailea produktua dagoen tokiraino gidatzeko. Erabiltzaileak aplikazioan sartu behar du, zein produktu nahi duen esan, eta aplikazioak zuzenean eramango du haraino”.

 

Hasierako ideia da enpresek geokokapen hori eskaintzea ezgaitasunen bat duten bezeroei. “Lanean ari gara hainbat ospitalerekin, adibidez Basurtukoarekin, bere instalazioak oso sakabanatuta daudelako”.  Baina ezgaitasunik ez duten pertsonek ere berdin erabil dezakete aplikazioa.

 

Sustatzaileak garapen fasean daude Metxa azeleragailuaren gidaritzapean. “Diseinua hobetzen ari gara, interfazea argiagoa izan dadin ikusmen arazorik ez dutenentzat edo betaurrekoak behar dituztenentzat”. “Ikusmen eta entzumen arazoak dituzten pertsonen kolektiboarentzat sortutako proiektu bat da”, gaineratu du Patricia Bedoyak “baina garatzen ari gara publiko orokorrak ere erabil dezan.  Ikusi dugu beharrezkoa dela mundu guztiarentzat. Adibidez, aireportu batean, terminal batera eta ontziratze-atera iristeko”.

 

Oraindik ez daukate data finkorik produktua merkaturatzeko. Eskuartean dauzkaten datuen arabera, ez dago horrelako produkturik beste inon. “Teknologia hau erabiltzen da biltegietan paletak lokalizatzeko, baina ez guk eskaintzen dugun zerbitzurako. Apple antzeko zerbait egiten hasi da JFK aireportuan, baina ez dugu aurkitu erabiltzaileei zuzendutako aplikaziorik. Jakin dugu Situm izeneko enpresa galiziar batek ere erabiltzen duela baina arlo militarrean, segurtasunean eta merkatu-gaien bilaketan, ez erabiltzaileei zuzenduta”.

 

BEGiak martxoan emango ditu lehen urratsak bere bi sustatzaileekin eta Metxa azeleragailuarekin, “zeina akziodunetako bat izango baita”. Gainera, dagoeneko beste bi laguntza lortu dituzte Gasteizko Udaletik eta Arabako Merkataritza Ganberatik. Arabako Foru Aldundiak jardunbide egokien eskuliburuan sartu ditu, Araban sortu den berrikuntza sozialeko ideia garrantzitsuenetako bat bezala.

 

Hasteko, negozio-nitxo zehatz batean zentratu nahi dute, alegia musika jaialdi handietan eta hoteletan, ezgaitasunak dituztenei eta oro har erabiltzaileei zuzenduta. “Supermerkatuetan askotan lekuz aldatzen dituzte produktuak, eta datu kopuru asko hartu behar dira kontuan, horregatik da zailago aplikatzea, ez teknologiagatik.

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak