Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 Marzo, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Beren esperientzia ekintzaileak partekatuko dituzte Arabako Ekin Day ekimenean Verónica Reyerok eta Antonio Espinosak

Ekin Day, Arabako ekintzailetzaren inguruko erreferentziazko eguna, datorren apirilaren 3an izango da, asteazkena, Europa Biltzar Jauregian.
ekin day araba

Ekin Day, Arabako ekintzailetzaren inguruko erreferentziazko eguna, datorren apirilaren 3an izango da, asteazkena, Europa Biltzar Jauregian. Bertaratu nahi baduzu, bete ezazu lehenbailehen izena emateko inprimakia.

Ekin Day, buru ekintzaileentzako inspirazioz betetako jardunaldia, gainean dugu jada. Asteburu eskas batean jardunaldi magiko bat biziko dugu, txipa aldatzera gonbidatuko gaituzten esperientziekin, Verónica Reyerok eta Antonio Espinosak izandakoekin, esaterako.

Antropologia 2.0ren fundatzaileetako bat eta Antropologo Sozialen Europako Elkartearen Antropologia Aplikatuko Sarearen koordinatzailea dugu Verónica Reyero, eta antropologiak pertsona ekintzaileei nola lagundu diezaiekeen jakiteko aukera izango dugu hari esker. Gure burua irekitzeko eta mota guztietako proiektuei bultzada emateko baliagarriak izango zaizkigun pilula txiki batzuk.

Bestalde, Auara etxearen fundatzailea eta uneko eragin handieneko gazte ekintzaileak biltzen dituen Forbes 30 under 30 zerrendan sartu duten ekintzailea dugu Antonio Espinosa, eta taxuz ekintzailetzan aritzera animatuko gaitu eta ur-botilak salduz edateko urik ez duten pertsonei ura eramaten dien startup bat sortuta izan duen esperientzia partekatuko du.

Antonio Espinosarekin eta Verónica Reyerorekin batera, Eneko Knörr ekintzaile arabarra ere izango da Ekin Day ekimenean, berriki “2018ko Espainiako urteko Business Angel” izendatua izan den ekintzailea. Berak itxiko du jardunaldia “Mundu global eta aldakor batean ekintzailetzan aritzea” izenburuko bere hitzaldiarekin.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak