Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 otsaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Africa Basque Challengeko parte hartzaileek BIG Bilbao bisitatu tute, Udalaren ekintzailetzarako zentroa

Africa Basque Challenge proiektuaren helburua da Kenyako landa-komunitateetan hiriko eta landako eremuen arteko ezberdintasunak murrizten lagunduko duten gizarteko eta enpresako ekimenak garatzea
Africa Basque Challengue
  • Euskadi eta Kenyako ekintzaile gazteek ekintzailetza digitalari buruzko goi-mailako prestakuntza jasoko dute
  • Africa Basque Challenge proiektuaren helburua da Kenyako landa-komunitateetan hiriko eta landako eremuen arteko ezberdintasunak murrizten lagunduko duten gizarteko eta enpresako ekimenak garatzea

Africa Basque Challenge proiektuan parte hartu duten Euskadi eta Kenyako ekintzaile gazteek BIG Bilbao ekintzailetzarako zentroa bisitatuko dute bihar. Bertan, goi-mailako prestakuntza jasoko dute Bilboko Udalak sustatu duen ekintzailetza digitalari buruzko programaren barruan.

Prestakuntzaren helburua da parte-hartzaile guztiek proiektuak garatzeko eta ekintzailetzarako zein berrikuntzarako gaitasunak garatzea, eta, horrela, hasieran aurkeztutako ideiari buruzko proiektu bideragarri bat sortzea. Aholkularitzan eskarmentua duten Systemicup eta Audens enpresetako profesionalek honako gai hauei buruz hitz egingo diete Euskadiko eta Kenyako ekintzaile gazteei: lantaldeak garatzea; Canvas metodologia; enpresak sortzeko lege-gaien gaineko aholkularitza; eta Afrika eta Europak ekonomia zirkularraren, ingurumenaren zein jasangarritasunaren inguruan elkarrekin jorratutako adibideak.

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Team Academy antolatu dute Africa Basque Challenge proiektua. Hain zuzen ere, kulturarteko lankidetzaren bitartez gazteek elkarrekin sortutako gizarte- eta enpresa-errealitate berriak sustatzeko Afrikak eta Euskadik duten harremanetatik sortu da.

Lehenengo edizio honetan, hiriaren eta landaren arteko ezberdintasunak murrizten laguntzeko ekimen digitalak garatuko dira. Hamaika talde hautatu ziren, eta azaroan bootcamp bat egin zuten Nairobin, Afrikako Silicon Valley delakoan. Proiektuaren azken aste honetan, BIG Bilbao zentroan jasoko duten prestakuntzaz gain, zenbait topaketa izango dituzte start-up eta berrikuntzaren munduari lotutako hainbat enpresarekin. Africa Basque Challenge amaitzeko, sari-banaketa bat antolatuko da otsailaren 15ean, ostirala. Bertan, proiektu irabazlea emango da ezagutzera.

Lotutako albisteak

18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
ALOECEUTICALS: El cuidado más natural 18 Marzo, 2024 Ekintzailetza
ALOECEUTICALS: “Zaintzarik naturalena”
Irakurri gehiago
Cybosense 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Cybosensek biharko gizarte digitalerako bidea errazten du
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Barne-ekintzailetzarako programa bat jarri du martxan COIIAk Araban
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak