Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 Marzo, 2021 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Klusterrak Ris3 Euskadi

SPRI Taldeak enpresa-topaketak bultzatzen ditu kontaktuak egiteko aeronautikaren sektorean

Bilera birtualak ekainaren 8tik 10era egingo dira

 

SPRI Taldeak (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak) B2B topaketa birtualak antolatu ditu ekainerako beste erakunde batzuekin batera, enpresen arteko harremanak bultzatzeko aeronautika sektorean. Topaketen antolaketan, SPRI Taldeaz gain –Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kide bezala-, orobat parte hartzen dute Kluster Aeroespazialen Europako Elkarteak (EACP) eta Euskadiko Aeronautika eta Espazio Klusterrak (HEGAN), eta kolaboratzaileen artean daude Aeronautika, Espazio eta Defentsako Talde Sektoriala eta EEN sarea.

 

Topaketak ekainaren 8tik 10era bitartean egingo dira. “EACP Virtual B2B – Aerospace Applications & Technologies” izeneko ekitaldi honek aukera emango die industria aeronautiko eta espazialaren balio-kateko antolakunde guztiei kontaktu baliotsuak egiteko eta nazioarteko lankidetzaren alderdi berriak ezagutzeko: adibidez, harreman komertzial berriak sortzea eta I+G+B proiektuetarako kolaboratzaile eta bazkide berriak bilatzea.

 

Bilera birtualen aurretik, ekainaren 8an (asteartea), goizean, ongietorriko onlineko hitzaldi bat egingo da, non sektoreko azken joerak aurkeztuko baitira.

 

B2B topaketetan parte hartu ahal izango dute merkataritza, teknologia eta ikerketarako kontaktu berriak identifikatu nahi dituzten enpresa, unibertsitate, teknologia-zentro eta ikerketa-institutuek, ohikoak ez diren arloak arakatuko dituztelarik. Hala, aukera egongo da berrikuntzak aurkitzeko eta sektore aeroespazialaren premia espezifikoetara egokitzeko.

 

Hona hemen landuko diren gaiak: osagaiak, materialak, mugikortasun berria, propultsio disruptiboa, fabrikazio aurreratua, abangoardiako zerbitzuak, digitalizazioa eta 4.0, mantenimendu- eta konponketa-lanak, eta urrunetik gidatutako hegazkin-sistemak.

 

Parte hartzea doakoa da. Izena eman nahi duten erakundeek dagoeneko posible dute erregistratzea, lankidetzarako profila betetzea eta aldebiko bilerak eskatzea helbide honetan: https://eacp-aerospace-2021.b2match.io/

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak