Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 maiatza, 2020 Berrikuntza I+G Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Nierbimo proiektuak eraikinen iraultza energetikoa bultzatzen du, ia autosufizienteak izan daitezen

Hiriak eraldatzea jasangarriagoak eta energetikoki arduratsuagoak izan daitezen erronka garrantzitsua da, eta, aldi berean, hiriak osatzen dituzten eraikinekin gauza bera egitea ez da erronka txikia. Hori da Nierbimoren asmoa. Proiektu honen helburua bizileku-eraikinak, industria-eraikinak eta hirugarren sektorerako erabiltzen diren eraikinak eraldatzen laguntzea da, energia kontsumoa ia  nulua izateko, energiaren erabilera efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin. 
El proyecto Nierbimo impulsa la revolución energética de los edificios para lograr que sean prácticamente autosuficientes

Hiriak eraldatzea jasangarriagoak eta energetikoki arduratsuagoak izan daitezen erronka garrantzitsua da, eta, aldi berean, hiriak osatzen dituzten eraikinekin gauza bera egitea ez da erronka txikia. Hori da Nierbimoren asmoa. Proiektu honen helburua bizileku-eraikinak, industria-eraikinak eta hirugarren sektorerako erabiltzen diren eraikinak eraldatzen laguntzea da, energia kontsumoa ia  nulua izateko, energiaren erabilera efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin. 

Proiektuaren burua Giroa (Veoliaren kidea) da, eta Tecnalia edo Tekniker (BRTA aliantzako kideak dira biak) zentro teknologikoek eta Arabako Zigor bezalako sektoreko enpresek parte hartzen dute. Ekimen hau Hazitek 2019 deialdiaren barruan sartzen da; hau da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatutako enpresen I+G bultzatzeko programaren barruan dagoeta Eskualde Garapeneko Europako Fondoaren (FEDER) laguntza du. 

Zigor Corporación Gasteizen du bere egoitza nagusia, baina Mexikon eta Kolonbian ere du presentzia. Proiektuan teknologia berrien inguruan haiek duten ezagutzarekin laguntzen duteprestazio aurreratuen osagai berrien azterketaren bidez. Gainera,  tokian tokiko energia-kudeaketa optimizatuko algoritmoen ikerketa egiten duteoptimizazio energetikoa lortzeko eta mantentze-lanak hobetzeko. 

Hiru urteko iraupenarekin, Nierbimo 2019an hasi zen. Lehen urte honetan, “eraikin digitalaren integrazio-arkitekturaren definizioan aurrera egin da, BIM metodologia tresna integral bat bezala erabiliz “, azaldu du Carlos Martinez de Guereñu, Zigorren I+G saileko zuzendariak. BIM metodologiari esker, eraikina lehen diseinutik, mantentze fasera ailegatuz kontrolatu ahal izango dute, haren bizi-zikloaren faseetan jarduten duten hainbat eragileen analisiaren bidez. 

Era berean, aurrerapausoak eman dira eraikinetan egongo diren energia-berriztagarrien sorkuntzarako oinarrizko teknologietan eta  biltegiratze termikoan eta biltegiratze elektrikoan. “Kontzeptu berri hau gauzatzeko, proiektuaren helburua benetazko  hiru kasu pilotu egitea da“, adierazi du Martinez de Guereñuk. 

Zigorren arduradunek adierazten dutenez, I+G arloarekin lotutako beste proiektu batzuk dituzte. Kontratu bat  itxi berri du CYMI-INSAE ABEEarekinAenari 2,5 MW-ko potentzia-estazioekin hornitzeko. Estazio horiek Adolfo Suárez Madrid-Barajas aireportuan eraikiko den eguzki autokontsumorako lehen instalazio handiaren parte izango dira. Gainera, Elpive proiektuan ere parte hartzen du, osagaien teknologia berriekin lotuta, ibilgailu elektrikoaren azpiegituran erabiltzeko energia berriztagarria sortzera eta biltegiratzera bideratuta. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak