Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 Azaroa, 2020 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa

Milaka kilometrotara argazki aeroespazialak ateratzeko ‘made in Euskadi’ eskanerra

Euskal enpresen partzuergo bat Hi-Prest proiektuaren parte da, teleskopioek misio aeroespazialetan bereizmen handiko irudiak hartu ahal izateko eskanerra lortzeko xedearekin
Escáner Sener Aeroespacial

Teleskopio aeroespazialei, milaka kilometrotara egonda ere, irudiak zehaztasunez ‘ekortzea’ ahalbidetzen dien eskaner bat sortzea. Helburu hori lortzeko, euskal enpresek eta zentro teknologikoek indarrak batu dituzte, teleskopio aeroespazialek hartzen dituzten irudien kalitatea maximizatzen duen zehaztasun handiko eskanerra garatzeko.

HI-Prest proiektua, ‘aplikazio eta eremu kritikoetan fidagarritasun eta zehaztasun submikrometriko handiko mekanismoetarako teknologiak’ izenpean, aurten hasi da, Europako Espazio Agentziaren (ESA) edo haren homologo iparramerikarraren (NASA) espazio-programetan eskain daitekeen soluzio bat sortzeko asmoarekin. Eskanerra sateliteetan espaziora jaurtitzen diren teleskopioetan funtsezko elementua da, teleskopioetako kameretarako beharrezko egonkortasuna ematen baitute, satelitearen errotazio mugimendua erabat murriztuz eta aeroespaziala bezalako ingurune kritiko batean lan eginez.

Ekimena honek Sener Aeroespacial du buru bezala, eta sei euskal enpresak kudeatzen dute: Fagor Automation, Ibarmia Innovatek, Korta eta Ulma Embedded Solutions bertan daude. Horrez gain, Tecnalia, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Fagor Aotek eta Egile Innovative Solution bezalako zentroen babesa ere badu.

Orain arte, Sener Aeroespacialek jada horrelako eskaner bat garatu du, Hirugarren belaunaldiko Meteosata (MTG) hain zuzen ere. MTG, eguraldiaren aurreikuspenean eta ingurumen-baldintzetan oinarritua esan nahi du. Eskaner honekin, sateliteak metro gutxitara egonda izango lukeen zehaztasunarekin har ditzake irudiak, 36.000 kilometrora egonda badago ere.

MTGren garapena nazioarteko hornitzaileekin egin zen, eta orain apustua euskal hornitzaileekin bultzatzea da, “mota horretako osagaien fabrikazioaren balio-kate osoa” bultzatu ahal izateko, “partzuergoko bazkideak erreferentziazko hornitzaile bihurtzeko”, Sener Aeroespacialetik nabarmendu dutenez.

Enpresa horrek eskanerra koordinatzen du, Egilek erreduktoreak egiten ditu, Fagor Automationek eta Ulma Embedded Solutionsek doitasun handiko encoder-ak eta posizioa kontrolatzeko algoritmoekin laguntzen dute eta Kortak zarata txikiko errodamenduak ematen ditu. Azkenik Ibarmia Innovatekek makina-erreminta fabrikatzeko prozesu berriak garatzen ditu (helburuen artean, fabrikazio aurreratuko material eta teknologia berrien ikerketa ere nabarmentzen da).

Proiektua bultzatzeko, HI-Prest Hazitek 2020 programaren barruan dago. Proiektuarekin lortzen den prestazio handiko eskaner erakusleak teleskopio, kamera eta bestelako gailu optikoetan sartzeko helburua du.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak