Gurutz Franco zuzendari kudeatzailea eta Susana Armendariz prozesuak hobetzeko arduraduna
I+G+B
Elkarrizketak 7 uztaila, 2025

Mein, zehaztasun eta kalitate handiagoa ahalbidetzen duen Gipuzkoako fundazioa

Ezkio-Itsasoko enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso du eta fakturazioaren % 95 baino gehiago esportatu egiten du.
-

Mein Ezkio-Itsasoko enpresa da (Gipuzkoa), eta altzairua galdatzen egiten du lan, zehaztasun eta kalitate handiagoa ahalbidetzen duen modelo propio baten bidez, azal bidezkoa (en cáscara) da eta bakarra da Espainian. Hondeatzaileetako erremintak azkar aldatzeko loturetan ardaztu du jarduera, eta bere ekoizpenaren % 95 baino gehiago esportatzen du. SPRI Taldearen laguntza ekonomikoa jaso du BDIH Konexio programaren bidez. Programa horren baitan, Basque Digital Innovation Hubek ETE-en esku jartzen du fabrikazio aurreratuko aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua, prestakuntzarako, ikerketarako, testatzeko eta baliozkotzeko.

Enpresa 1929an jaio zen Gipuzkoako Soraluze udalerrian eta letoiaren galdaketan zegoen ardaztuta. 1942an Urretxura lekualdatu zen eta 1992an berriz aldatu zen, oraingo honetan Ezkio-Itsasoko egoitzara, eta azal-galdaketan (en cáscara) zentratu zen.

90eko hamarkadan eraikuntzako materialetan zentratu zen jarduera. Negozio hori batez ere 2000. urtetik aurrera izan zen arrakastatsua; izan ere, “Espainian eraikuntza-lan publikoek booma izan zuten eta zementua eta asfaltoa ekoitzi behar ziren. Animatu egin ginen eta Asturiasko Menasa enpresa eskuratu genuen”, baieztatu zuten Gurutz Franco zuzendari kudeatzaileak eta Susana Armendariz prozesuak hobetzeko arduradunak.

Adreiluaren krisiak bete-betean eragin zien 2008tik aurrera, eta alternatibak bilatu zituzten negozioan. “Baina eragozpenetako bat merkatua ez ezagutzea zen.  Ia enpresa itxi genuen eta orain ari gara buelta ematen”. 2018an Gurutz Franco iritsi zen gerentziara, eta kudeatzeko eta  merkatuak bilatzeko eredu berri bat hasi zen. “Balio erantsi handiagoa duten produktuetan oinarritzen gara, eta hainbat merkatutara zabaldu gara: esaterako basozaintza, eraikuntzako makinak edo trenak”.

Meinek altzairuzko metalak galdatzea eskaintzen du, hauetarako makineria izango diren produktuak ekoizteko: eraikuntzak, biomasa, kamioiak, traktoreak edo hondeatzaileak. Horretako erabiltzen dute azal-galdaketa delakoa. “Silizezko area erabiltzen dugu metalezko moldeak sortzeko, beroarekin ontzen dugu eta moldea eskuratu, eta horra isurtzen dugu salda 1.600 gradutan. Ondoren, metala hotz dagoela, moldea kentzen dugu eta amaierako pieza lortzen dugu”.

Beste galdaketa-teknologia batzuk baino sistema zehatzagoa da, aukera ematen baitu produktua amaituta entregatzeko, ondoren mekanizatu gabe “eta, egiten bada, mekanizazioko gastu gutxiago dakar. Gure azaleko akabera lehiatzeko abantaila da”. Espainian eredu hori duen galdategi bakarra da. “Bat Alemanian dago, beste bat Suedian eta beste bat Austrian”.

Enpresak hondeatzaileetako tresnak azkar aldatzeko loturetan ardaztu du jarduera, eta horrek aukera ematen du makinatik jaitsi gabe loturak aldatzeko. “Horrez gain, ordezko piezak egiten dizkiegu egurra xehatu eta biomasa ematen duten makinei, osagarriak egiten ditugu basogintzako makinentzat, baita trenentzat ere, Europako trenen loturak bateratzeko. Kalitate handiko produktu horretan hasi nahi dugu”. Sektore hauentzako egiten dute lan: trenak, eraikuntzako makinak, basogintza, birrinketa eta birziklapena.

Esportazioak

53 langile dira guztira eta urteko fakturazioa 10 milioi euro ingurukoa da.  I+G garrantzitsua da. “Jarduera berritzailearen gastua % 4 inguru da.” Esportazioak negozioaren % 95 baino gehiago dira eta Europako merkatuan daude ardaztuta: Alemaniara esportatzen dute gehien, eta ondoren, Eskandinaviako herrialdeetara.

SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza material berriak garatzera bideratu da. “Tenperatura baxuko aplikazioa behar zen eta horretan lagundu zigun Azterlanek. Jada homologatu dugu materiala (trenekoa da). Asko harritu gaitu SPRIren dirulaguntza hain erraz izapidetzeak”.

Instalazioak eta baliabideak garai berrietara egokitzea dira erronkak. “Oraindik ere zaharkituta gelditzeak kezkatzen gaitu. Eboluzioa osatu behar da. Hasi ginen ingeniaritza bulego tekniko bat da, orain gure piezen atzean dauden prozesuak ezagutzea falta da, simulazioko tresnak erabiltzea. Helburua da ingeniaritza horrek akats posibleak aurreikustea, ekoizpen-prozesuko fase gehiagotara iristea eta ondo ezagutzea bezeroaren beharrak. Iraganean, nahikoa zen delineatzaile batekin; orain kalkulatu eta dimentsionatu egin behar da, eta galdaketako ingeniaritza-prozesu bat dago”.

Meineko zuzendariek SPRI Taldeari laguntza-programak eskertzen dizkiote, “teknologiak erraz eskuratzeko aukera ematen dute, batez ere geure tamainako enpresentzat. Ezagutzarako saltoa emateko benetako laguntzak dira”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Formesa,  digitralizazioaren  aldeko  apustua  egin  duen  forjaketako  eta  mekanizazioko  enpresa

Formesa, digitralizazioaren aldeko apustua egin duen forjaketako eta mekanizazioko enpresa

Mungiako enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Industria digitala programaren baitan, eta negozioaren % 1,5 I+G arlora bideratzen du

Glycosciencek  iraupen  luzeko  uxagarri  naturalak  eta  biopestizida  iraunkorrak  garatzen  ditu  Euskaditik

Glycosciencek iraupen luzeko uxagarri naturalak eta biopestizida iraunkorrak garatzen ditu Euskaditik

Bioteknologikoak konposatu naturaletan oinarritutako soluzioak aplikatzen ditu, osasun publikoan eta nekazaritza-ekoizpenean eragina dutenak.

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.